2009/03/27
Enpresa, Unibertsitatea eta erakunde askorekin parte hartzen dugun Morfeo komunitatearen aktibitateen barruan, martxoaren 26an II. asanblada orokorra ospatu da Madrilen.

Morfeo Komunitatea software librearen inguruan sortutako ekosistema edo elkargunea da, eta besteak beste:

  • Software standarrak eta oinarrizko plataforma teknologikoak definitzea bilatzen du.
  • Estandar irekien inguruan negozio aukerak bilatzea nahi ditu.
  • Estandar irekien inguruan epe luzerako inbertsio teknologikoak egitea eta berriztea nahi du.

Asanbladan komunitatearen urteko jarduna aztertzen da, Urteko txostena eta etorkizunerako Plangintza.

Aurten Madrileko Escuela de Organización Industrial delakoan ospatu den  Morfeo 2009 Asanbladan urteko emaitzak, proiektu berriak eta partaide berriak aurkeztu dira.

Era berean urte honetan garatuko diren elkarlanerako estrategiak eta ekimen berriak aurkeztu dira, besteak beste, Morfeo Open Marketplace, Morfeo Formazioa edo Iberoamerikako Morfeo bulego sarea.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek