2023/10/11
Pasa den urriak 2-tik 8-ra Eibarren ospatu den Plone Conference-ra etorri diren 230-tik gorako partehartzaileek Eibarko argazki ederrena aurkitzeko lehiaketa batean parte hartu dute. Konferentziaren antolatzaileek (Eibarko CodeSyntax enpresa) erronka jarri zieten bisitariei, Eibarren ikusten zituzten toki politei argazkia atera eta sare sozialetan konpartitzeko ( Twitter eta Mastodon sareetan).

Argazkiak bidali ondoren, herriko epaile talde batek argazki onena aukeratu eta bertako produktuez osatutako saski batez saritu zuten irabazlea.

Argazki irabazlea Kim Nguyen kanadiarraren Isasiko etxe urdinaren ikuspegi bat izan da. Parte-hartzaileek adierazi dute erraza izan dela Eibarren argazki politak aurkitzea, hiri berezia iruditu zaie eta txoko guztietan aurkitu dute ikuspuntu interesgarri bat.

Hona hemen Kim T. Nguyen irabazlea saria jasotzen eta PLONECONF konferentziaren beste partaide batzuk egindako argazkia eta twiiterren PrettyEibar zein Mastondon-en (https://mastodon.eus/tags/prettyEibar) hashtag-arekin  txioakatutakoak:

 

photo_5836872023282925400_y(1).jpg

 

msg-4017886628-93100.jpg

 

msg-4017886628-93099.jpg

 

msg-4017886628-93098.jpg

 

msg-4017886628-93096.jpg

 

msg-4017886628-93095.jpg

 

msg-4017886628-93092.jpg

 

msg-4017886628-93091.jpg

 

msg-4017886628-93086.jpg

 

msg-4017886628-93084.jpg

 

msg-4017886628-93082.jpg

 

msg-4017886628-93081.jpg

 

msg-4017886628-93080.jpg

 

msg-4017886628-93078.jpg

 

msg-4017886628-93076.jpg

msg-4017886628-93090(1).jpg

 

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek