PuntuEUS banatzaile ofiziala

2015/09/17
PuntuEUS Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu CodeSyntaxen eta gure domeinuaren banatzaile ofizialak gara jada.

Euskara eta euskal kultura sustatzea da PuntuEUS domeinuaren helburua eta hasieratik jardun dugu Fundazioarekin lankidetzan. Domeinu aitzindarien artean Sustatu.eus egon zen, eta gure bezeroa den Eibarko udala ere bai.

Abiaratze-fasean gure hainbat bezerorekin hitz ostean, 18 bezeroren PuntuEUS domeinura trantsizioa egin genuen Euskararen egunean. Orduan egin genuen zabalkunde lanari segida ematea da orain sinatu dugun hitzarmenaren helburua, PuntuEUS domeinuak hedatzen jarraitu dezan.

Bestelako lankidetzak ere jorratu ditugu PuntuEUS Fundazioarekin, hala nola Twitterrek txioetan euskara detektatzean. PuntuEUS domeinuen inguruan edozelango galderarik badaukazu, jarri gurekin harremanetan.

PuntuEUS banatzaile ofiziala

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.