Tablet-en salmentak eta joerak

2015/02/27
Tablet-ak merkaturatu zirenetik lehen aldiz, 2014 urtean jaitsi egin dira tableten salmentak. CodeSyntax-en iritzian hiru faktore dira honen arrazoi nagusiak:
  • Alde batetik, tableten merkatuaren saturazioa herrialde garatuetan. Salmentek bere gailurra jo dute.
  • Gaur egungo Smartphonek dituzten gaitasun eta prestazio handiagoak dira eta zerbitzu hobeak eskaintzen dituzte, neurri handian Tablet-en funtzionalitateak ordezten dituztenak. "Fablet" bezala ezagutzen hasiak dira.
  • Kontsumoa bera jaitsi egin da 2014 urtean eta ez du azaltzen errekuperazio sintoma argirik ere ez. Adibidez, 2014an Erresuma Batuan liburu elektronikoan salmenta ere jaitsi egin da.
Asier Sarasua lankideak gai honen inguruan azalpenak eman zituen EITB albistegietarako:

Tablet gutxiago saldu arren 2014an, guztira tablet gehiago daude merkatuan 2013an baino. Baina tableten bitartez egiten dugun nabegazioa, proportzionalki bere horretan mantendu da. Ez da hasi tableten bidezko trafikoa

Internet trafikoari dagokionez, benetan pixua irabazten duena mugikorra da. Geroz eta smartphone handiagoak dauzkagu (ikus bestela iPhone-a edo bestelako smartphonak nola hazi diren) eta jada Interneten nabigatzeko oso egokiak dira, ondorioz tablet bat edukitzeko beharra gutxituz.

Webguneen lagina egin eta aztertu du CodeSyntax-ek eta Internet trafikoari dagokionez, aurrerago esandakoaren datuak ikus daitezke ondorengo grafikoan.

Trafiko orokor guztia handitu da, baita ere tableten bidez egiten duguna, baina proportzioan “desktop” edo mahaiganeko ordenadoretik egiten dugun nabegazioa asko jaitsi da (%70tik - %57ra). Batez ere mugikorretatik, smartphonetatik egiten dugun nabegaziorekin ordezkatu dugu, %21etik % 34ra igoz.

Beraz, Tableten bidez egiten dugun nabegazioa igo egin da zifra orokorretan, baina salbuespenak salbuespen, proportzionalki ez da igo. Bere horretan mantendu da. 

Tableten erabilera datuakTableten erabilera grafikoak

Mundu mailako joerei dagoekinez, IDC etxearen datuen arabera 2014 urtean tableten salmentak -%3,2 jaitsi dira 2013arekin alderatuta.

Datozen urteei begira, Tableten merkatuak ageri dituen agortze edo neke sintoma hauek mantentzea espero da.

Merkatu helduenetan – Europa, AEB,.. - ez da espero hazkunderik eta bestelako merkatu regionaletan tableten salmenten igoera txikiak espero dira.

Gehien saltzen diren bost marka edo saltzaileetan joera negatiboa (Apple, Samsung, ASUS eta Amazon) edo igoera txikia (Lenovo) eman da 2014 urtean.

 

Mundu mailan Top 5 tablet saltzaileen salmenta bilakaera

Etorkizunari begira, Gartner aholkularitza famatuak antzerako joera espero du hurrengo urteetarako.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.