2017/02/13
Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia.

Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugula uste dugu. Teknologia libreekin lan egin eta puntan egoten saiatzen gara. Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai.

Printzipioz, bi pertsona kontratatzekotan gabiltza:

Web garatzailea:

  • Ahal dela, Python lengoaia eta Django framework-aren ezagutza.

  • Beste lengoaiak baloratuko dira (java, php, …).

  • MySQL, PostgreSQL, ...

Aplikazio mugikorren garatzailea:

  • Aplikazio natiboak (android, ios) zein hibridoak.

  • AngularJS, HTML5, CSS, ...

Euskara eta ingelesa maila altua eskatzen dugu eta baloratzekoen artean, antzeko lanetan esperientzia (ezinbestekoa ez bada ere), lan taldean lan egiteko gaitasuna, ekimena, komunikaziorako gaitasuna, software librearen ezagutza, ...

Uste dugu giro oneko enpresa garela. Lantokia Eibarren dugu. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek