Telebistan, Twitter eta Umap zer diren azaltzen

2010/11/22
CodeSyntax-eko Luistxo Fernandez telebistan egon da, ETBko Arratsaldero programan Twitter eta Umap zer diren azaltzen. Bideoa ekarri dugu hona.

Twitter zer den, jardun publikoa eta pribatua, horrekin albistegia nola egiten duen Umapek... ordu laurdenez egon da Luistxo kontu horietaz hizketan ETBn. Hemen bideoa:

Umap-en inguruko beste albiste batzuk euskaraz hedabideetan: El Mundon, Garan, Berrian, Sustatun, eta, ETB1en bertan, albistegietan irten zena.

Bideoa hemen itsatsi badugu, izan da Patxitaperori esker, bere blogerako puska hori grabatzeko ideia ona izan baitzuen. Gauza jakina da Fernandezekiko zaletasun handia duela blogari euskaldunok honek (Estitxu Fernandezekiko, alegia).

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.