Twitter nola erabili

2009/05/13
Microblogging zerbitzua da Twitter, gehienez 140 karakteretan "Zer ari zara egiten" galdera erantzuteko aukera ematen duena. Erremintaren erabilpen erraztasunak eta arrakastak sare-sozial bat izatera eraman du, Facebook, Tuenti eta antzerakoen parean.

Zer da Twitter

Microblogging zerbitzua da Twitter. Era erraz eta sinplean mezuak publikatzeko aukera ematen diguna. Hainbat erabiltzailerentzako blogaren ordezko bilakatzen ari da. Twitterren erraz publikatu daiteke esaldi solte bat, pentsamendu bat, blogeko azken artikulua zabaldu, lotura bat edota nahi duguna, beti ere, 140 karaktereren muga errespetatuz.

Geroz eta erabiltzaile gehiago dituenez sare-sozial bat izatera iritsi da eta aukera ederra ematen du bezero eta lagunekin hartuemanak izateko, gogoratu merkatuak elkarrizketak direla.

Zertarako erabili

Twitter erreminta aproposa da komunikazioa egiteko, egokia da norbanako, elkarte zein enpresentzako. Mezuak zabaltzeko beste bide bat da, sinplea, erabiltzeko erraza, Blogaren ordezko lana egin dezake hainbat kasutan.

Hasi erabiltzen

Ez baduzu sekula erabili, sartu Twitter.com webgunean eta eman izena. Ingelesa jakitea ondo etorriko zaizu. Zure ezarpenak moldatzeko (Settings) edota erabiltzaileak bilatzeko (Find people) aukera daukazu goian agertzen den menu nagusian.

Twitter main menu

Nola erabili

Bakoitzak bere erabilpena eman behar dio, baina hasieran ondo dator ikustea beste erabiltzaile batzuk nola darabilten ikustea, hona hemen CodeSyntax-eko zenbait Twitter erabiltzaile: Eneko, Gari, Tagzania, Luistxo, Sustatu edota Mikel

Bestalde, Joxe Aranzabalek eman zituen hainbat irizpide interesgarri ondo twitteatzeko.

Mezuak edo tweet-ak publikatu ditzakegu Twitter-en webgunean, baita gure kontaktuen mezuak ikusi ere. Horixe bera egiteko balio dute Splitweet webguneak, gomendagarria erabiltzaile bat baino gehiago badaukagu, eta TwitterFox-ek, Firefox nabigatzailearentzako gehigarria.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.