Zurean aplikazioa Android eta iOS gailuentzako

2016/01/22
Zurean.com 2011. urtean sortu genuen, herriz-herriko informazioaren agregatzaile bat. Nabigatzailean kontsultatzeko webgunea izan da sorreratik, gailua edozein izanda ere, eta aitzindaria izan zen bere garaian. Orain eraldatu egin dugu zerbitzua, Zurean mugikorretarako aplikazioa garatuz.
Zurean aplikazioaren hainbat pantaila-irudi

Zurean aplikazioaren hainbat pantaila-irudi

2011. urtean Zurean.com sortu genuen. Webgune bat zen, mugikorrean nabigatzaile bidez kontsultatu zitekeena. Hainbat zerbitzu eskaintzen genituen han: eguraldia, garraioa, mapa, albisteak eta negozioen gida. Ez genuen egin aplikazio bat, eta erabaki hori kontzientea izan zen. Batetik, mugikorretarako aplikazio zehatz bat egitean Internet ireki eta librearen aurka goaz, sistema eragile zehatz hori darabilten erabiltzaileei soilik zuzentzen ari garelako, beste inork ezin duelako erabili. CodeSyntaxen jakintza eta software irekiaren alde egin dugu hasiera hasieratik, horregatik 2011an egin genuen nabigatzailearen alde. Bestetik, aplikazio bat garatzekotan, zein sistema eragileren alde egin behar genuen? Android, iOS, Microsoft? Guztientzat? Inguru-mari horretan, Internet libre eta irekiaren alde eta garapen arinaren aldeko autua egin genuen, nabigatzaileetan erabiltzeko moduko zerbitzu bat sortuz.

Baina, zer gertatu da hori aldatzeko? Erabiltzaileak eta teknologia.

Erabiltzaileak:

Gaur egun datu gehiago dauzkagu jakiteko zer egiten duten erabiltzaileek haien mugikorretan, zertan pasatzen duten zehazki denbora. Ikerketa honen arabera mugikor adimentsuak erabiltzean denboraren %86a aplikazioak erabiltzen pasatzen dugu, eta %14a nabigatzailearekin.

Beraz, ohartu gara jendea ez dagoela nabigatzaileak erabiltzen, aplikazioak baizik. Eta ondorioz, Zurean aplikazioa sortzea nahitaezkoa da.

Teknologia:

2011. urtean Zurean.com nabigatzailean sortzea erabaki genuenean aukera bakarra zegoen aplikazioak garatzeko, eta hori sistema eragile bakoitzarentzat garapen espezifiko natiboak egitea zen. Gaur egun ordea teknologian aukera ematen du Android zein iOSrako antzerako garapenak egiteko. Horrela garatu dugu, adibidez, Mugikaria.

Ionic framework-a erabiliz HTML5 aurreratuan garatu daitezke mugikorretarako aplikazio hibridoak.

Zurean.com webgunea

Webgunea dela eta, hau da, zurean.com dela eta, ez dugu abandunatuko eta eguneratu egingo dugu aplikazioen estetika eta ia zerbitzu guztiak eduki ditzan. Horrela, nabigatzaile bidez edozeinek, edozein gailutan (mahaigaineko, tablet, telebista, mugikor, ...), erabili ahal izango du Zurean-en jasoko dugun informazioa.

Jaitsi Zurean aplikazioa

Zurean aplikazioan ondorengo tokiko informazioa eskaintzen da:

  • Eguraldia
  • Albisteak
  • Agenda
  • Gida
  • Txioak
  • Mapa

Informazio hori hainbat udal-webgune eta informazio-atarietatik lortzen dugu. Albiste eta agendaren kasuan izenburua soilik erakusten dugu, informazio osoa jatorrizko sortzailean egonik.

Android eta iOS sistema-eragileetan dago prest Zurean aplikazioa. Beheko esteka hauetan daukazu bakoitzaren dendara sarrera:

Zurean aplikazioaren garapenak Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.