BEAZ Foru Sozietatearentzako web plataforma berriaren garapena

CodeSyntaxek BEAZ Foru Sozietate Publikoarentzat webgune berria garatu du, Bizkaiko ekintzailetza eta enpresa lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin. Proiektu honek teknologia aurreratuenak erabiltzen ditu Bizkaiko ekonomiaren dinamismoa bultzatzeko.

KIMUAK, urteko euskal film labur onenen katalogoa

KIMUAK Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programa da. Katalogo batean euskal film labur onenen aukeraketa batzen du zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzeko.

GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa

GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa da. Edonork jokatu dezake baina 2024 urtean abiatutako lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da.

Mendiak APP Berria

Euskal Herriko mendien "Mendiak APP" aplikazioa berritu dugu: arinagoa, osatuagoa, erabilgarriagoa, politagoa da orain. 30.000 deskarga baino gehiago, 125.000 mendi-igoera markatu eta 110.000 irudi ere gehitu dituzte euskal mendizaleek!

Beste proiektu batzuk

Armeria eskolako irakasleentzat intraneta

Armeria Eskola Eibarko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua eta publikoa da, esparru industrialeko erdi zein goi mailako zikloak, espezializazioak eta enplegurako prestakuntza eskaintzen duena. CodeSyntax-ek irakasleen egunerokotasuna errazte aldera barneko erraminta bat garatzen lagundu dio, horretarako Plone CMS eduki kudeatzaile erabiliz.

Garmendi Mendi Gidaria

Garmendi.eus mendi gidari profesional baten proiektua da eta CodeSyntax-ek bere plataforma digitala diseinatzen eta garatzen lagundu dio, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz bezeroari edukia erraz kudeatzeko aukera emanez.

Neurtek - Kalitatea kontrolatzeko ekipoak

CodeSyntax enpresak Neurtek enpresaren plataforma digital berria diseinatu, garatu eta publikatu du, horretarako, Plone CMS eduki-kudeatzailea erabiliz.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen webgunearen azpiegitura teknikoa eta diseinua berritu ditugu, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Elhuyar Zientzia - Zientziako eta teknologiako hedabide digitala

Elhuyar Zientzia proiektuaren gune berria garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako Django Wagtail CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

iCert: homologazioen modulurako frontend garapena React-en

Irizarrek, pertsonen garraioan, elektromugikortasunean, elektronikan, motor eta sorgailu elektrikoetan, konektagarritasunean eta energian jarduten duen nazioarteko enpresa-taldeak, modulu berri bat garatu du bere autobusen homologazioak errazteko.

Azpeitiko Udalaren webgune berria, martxan

Azpeitiko Udalaren web plataforma berritu dugu Plone 6 azpiegitura teknikoa erabilita. Webgune berriak hainbat aukera eskaintzen dizkio udalari eta bere ezaugarri tekniko nagusiak hurrengoak dira:

Binke! Galdakaoko eta Usansoloko komunikabidea

Binke! Galdakaoko eta Usansoloko tokiko komunikabidearen beharretara egokitua, diseinu bisualagoa, arinagoa eta gailu guztietara egokitzen den webgunea garatu dugu, WordPress CMS-a erabiliz.

Sinergy Solutions: presentzia digitala

Sinergy Solutions-en presentzia digitala indartzea: gure online marketing proiektua

Berriatuko Herri Ondarea

Goikolau Kultur Elkartearen eskutik, Berriatuko ondarea bistaratzeko sortu da "Berriatuko Herri Ondarea" egitasmoa. CodeSyntax, Berriatuko Ondarea biltzen duen plataforma digitala garatu du, horretarako Django framework-a erabiliz.

GEROA Blog: etorkizun seguruago baterako pauso bat

Geroa Pentsioak Gipuzkoako enpresa eta langileen arteko elkarlanetik sortutako pentsio-funtsa da, etorkizun ekonomikoa bermatzeko lanean jarraitzen du. Horretarako, komunikazio kanal berri hau martxan jarri du, erabiltzaileei aukera gehiago eta zerbitzu hobeak eskaintzeko.

Alphabetica Proiektuaren gune berria

ELHUYAR lantzen ari den ALPHABETICA proiektuaren gune berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzeailea erabiliz.