Proiektuak
GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa
GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa da. Edonork jokatu dezake baina 2024 urtean abiatutako lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da.
Mendiak APP Berria
Euskal Herriko mendien "Mendiak APP" aplikazioa berritu dugu: arinagoa, osatuagoa, erabilgarriagoa, politagoa da orain. 30.000 deskarga baino gehiago, 125.000 mendi-igoera markatu eta 110.000 irudi ere gehitu dituzte euskal mendizaleek!
Mihiluze APP EiTB-rentzat
EITBrentzat MIHILUZE aplikazioa edo APP-a garatu dugu. Euskara eta umorea ardatz dituen EiTBren MIHILUZE lehiaketarentzat bereziki egina dago eta sariak lortzeko eta taldeak osatzeko aukera dauka.
Europako Ingurumen Agentziaren (EEA) CLMS webgunea berritu dugu
Europako Ingurumen Agentziak (EEA) CLMS - Copernicus Land Monitoring Service delakoaren webgunea berritu dugu. PLONE CMS-a eta Volto erabiliz egin dugu eta azken bi urteetan EEA-rekin batera horren garapenean parte hartu dugu.
Beste proiektu batzuk
Usurbilgo baserrien eta baserritarren webgunea
Usurbilgo Baserrien eta Baserritarren web plataforma berria garatu eta argitaratu dugu, Wordpress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Usurbilgo ondarearen webgunea
Usurbilgo ondarearen web plataforma berriztu dugu, horretarako Wordpress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Udaletako lan txikien eta jasotako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna
Udalek dituzten lan txikien eta herritarren ekarpenen kudeaketan laguntzera dator gure tresna, ekarpen horien jarraipena eta erantzuna ziurtatuz.
...eta kitto! Euskara Elkartearen webgunea
...eta kitto! Euskara Elkartearen webgune berria argitaratu dugu. Euskara Elkarteak Eibarko albisteak jasotzen dituen astekaria kudeatzen du.
GARAIA: Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia
Durangaldeko memoria eta ondarea ikus-entzunezkoen bidez jasotzeko biltegiaren webgunea garatu dugu.
Literatura Unibertsala sail berria
EIZIEren ekimenez urtero hainbat obra ezagun euskaratzen dira. Itzulpen horien informazioa biltzen du webgunearen sail honek.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren webgune berria
Kultura Zientifikoko Katedraren webgunea garatu eta argitaratu dugu, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Eibarko Klub Deportiboaren webgune berria
Eibarko Klub Deportiboaren web plataforma diseinatu eta garatu dugu, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.
Soraluzeko Udalaren webgunea berritu dugu
Soraluzeko Udalaren web ataria berritu dugu teknikoki Plone 6 erabiliz.
Barren aldizkaria, webgune berria
Barren aldizkariarentzat webgune berria argitaratu dugu. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak sortutako ekimena da Barren, eta Elgoibar eta Mendaroko albisteak jasotzen ditu.
Berriketan aldizkaria
Webgune berria argitaratu dugu Zuhatza Euskara Elkarteak kudeatzen duen, eta Debako albisteak jasotzen dituen Berriketan aldizkarientzat.
Drogetenitturri aldizkaria
Webgune berria argitaratu dugu Euskal Birusa Elkarte kulturak kudeatzen duen, eta Ermuko eta Mallabiko albisteak jasotzen dituen Drogetenitturri aldizkariarentzat.