CodeSyntax - Interneten adituak: Eneko Astigarraga
Enpresarean azokan parte hartuko dugu
2012/09/27Datorren urriaren 2an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bultzaturik ENPRESAREAN azoka antolatu da. Ekimenaren bitartez enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukerak zabaldu nahi ditu. Donostiako Kursaalean gauzatuko da eta bertan izango gara.
Gobernantza enpresan eztabaidagai
2012/05/21Gure Balioak proiektuaren baitan, Debabarrenean gizarte balioak sustatzea helburu duen ekimena, Debegesa garapen agentziak Enpresaren gobernantza eztabaidagai izango duen jardunaldia antolatu du. Bertan parte hartuko du CodeSyntax-ek beste erakunde eta enpresekin batera: Incress, K2K Emocionando, Alcorta Forging Group, Pasuen Foroa eta Debegesa bera.
CodeSyntax, Irontec eta Zylk Brasilen
2012/03/15Egunotan Brasilen gabiltza ESLEren, Euskadiko Software Libreko enpresen elkartearen, Lankidetzan Lehiakortasuna hobetzeko eta Merkatu berriak bilatzeko planaren baitan. Gurekin batera Irontec eta Zylk enpresak, elkarteko bazkideak baita ere, etorri dira Brasilgo software merkatuaren egoera gertutik ezagutzera, erronkak eta aukerak, merkatua irekitzeko asmoz.
Informatikari bila ari gara
2012/01/09Iaz 10 urte bete genituen CodeSyntaxen eta dagoeneko Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu bai Euskal Herrian bai nazioartean. Etorkizunari begira gehiago egin nahi ditugu. Horregatik, gurekin lan egiteko jende bila ari gara, eta informatikari bila ari gara une honetan. Web ingurunean garatuko du informatikari berri horrek, Python lengoaian nagusiki. Programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da. Eta euskara eta ingelesa ezinbestean.
Malagako Libre Software World Conference 2010
2010/10/28"Nosotros no cancelamos" lemapean muntatu da Malagako Libre Software World Conference 2010 eta bartan izan gara, software askearen ekosisteman mugitzen diren erakunde, eragile eta batez ere sektoreko beste enpresa askorekin.
SALE, Software Librea bultzatzeko Bulego Teknikoaren aurkezpena
2010/07/08Software Libreari buruz betidanik jakin nahi izan zenuen guztia (eta inoiz ez zinen ausartu galdetzera) jardunalda eta Software Librea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Bulego Teknikoa aurkezpena.
Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea
2010/02/21Hiriak, hiritartasuna eta Internet: software eta parte-hartzea izenpean Deustuko Unibertsitatean ospatu den topaketa interesgarriaren kronikatxoa.