Bloga: CodeSyntax
IkasMugiCar, LH-ko ikasleen artean autoa partekatzeko aplikazio berria
2026/02/23IkusMugiCar aplikazioa diseinatu eta garatu du CodeSyntax-ek Ikaslan Gipuzkoa eta CIFP Don Bosco LHII lanbide heziketako ikastetxe publikoarekin elkarlanean. Ikastetxera autoz joaten diren ikasleak ez dira gutxi LHn, eta haien arteko mugikortasuna erraztu eta autoa partekatzera begira antolatutako aplikazioa da. APP elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz erabiltzeko eskaintzen duena.
Amaiera arrakastatsua izan du ADAGIO proiektuak
2026/02/172023an hasi zen ADAGIO - Testu egokitua sortzeko AA sortzailean oinarritutako soluzioa - proiektua amaitu da eta CodeSyntax-en pozik gaude testu automatikoaren sorkuntza euskaraz eta sektore espezifikoetara egokituta egoteko helburua duen ekimen honetan parte hartu izanagatik.
Mikel Larreategi lankidea Donostiako enbaxadore berria
2026/02/13Otsailaren 12an, Donostiako enbaxadore izendatu zuten Mikel Larreategi lankidea, Kursaalean ospatutako ekitaldi berezi batean. Donostia San Sebastián Turismoak (Convention Bureau) eta Kursaal Elkarguneak sustatutako programa honek hiria nazioarteko erreferente gisa kokatzen duten 27 profesionalen lana saritu zuen.
CS Energia: trantsizio energetikoa digitalki gidatzeko tresna berria
2026/01/29CodeSyntax enpresan, jasangarritasun energetikoa ez da kanpo-konpromiso bat soilik, gure eguneroko jardueren bizkarrezurra baizik. Gure bulegoan eguzki-energiari ematen diogun erabilera praktikoak erakusten duen bezala, autokontsumoan eta baliabideen optimizazioan sinesten dugu. Filosofia horri jarraituz, CS Energia proiektua garatu dugu: energia-kudeaketa adimendunerako plataforma aitzindaria. Proiektu hau dagoeneko martxan dago lau kooperatibetan, eredu energetiko deszentralizatuago eta gardenago baten bidean urrats garrantzitsua emanez.
Marketing digitala euskaraz? Zure gakoa: UEUren ikastaro berria CodeSyntax-en eskutik
2026/01/07Digitalizazioaren aroan murgilduta gaude, eta horrek ezagutza tekniko berriak eskatzen dizkigu. Zure proiektuak edo zure erakundeak online presentzia indartu behar badu, marketin digitalaren estrategiak hobeto ulertu nahi badituzu, edo besterik gabe, arlo digitalera hurbildu eta zure gaitasunak eguneratu nahi badituzu, CodeSyntax eta UEUren arteko lankidetzari esker, “Eraldaketa digitalerako gakoak: Marketin Digitala” ikastaro berria jarriko da martxan urtarrilaren 21an, online modalitatean, euskaraz eta ordutegi malguarekin.
Azpitituluak.eus Euskarazko azpidatzien biltegi irekia
2025/12/162008. urtean jaio zen Azpitituluak Euskaraz proiektua Luistxo Fernandez lankidearen eskutik. Komunitateko lanak koordinatuz, hainbat lagunen bidez azpitituluak kargatuz, eta Open Data Euskadiren eta Filmazpit-en ahalegin publikoek elkartuz, 10 urtean mila inguru azpidatzi bildu ziren. 2018 urtean, CodeSyntax-ek hartu zuen ardura, erakunde publikoekin konpromisoa hartuz: komunitatearen kolaboraziorako irekia izaten jarraitzen du guneak.
Tazgania bueltan da funtzio berriekin!
2025/12/10Gogoratzen Tagzania? Bada, gure joko geografikoa itzuli da! Tagzania berrindartuta eta nobedade ugarirekin ireki dugu berriro, Egunean Behin arrakastatsuaren mekanika geografian aplikatuz.
BCSSD: amaiera arrakastatsua industria-sektoreko zibersegurtasun proiektu garrantzitsuari
2025/12/05Bi urtetik gorako lan kolaboratiboaren ondoren, BCSSD – Basque Cyber Security Shared Data proiektua amaitu da, eta CodeSyntax-en pozik gaude Euskadin industria zibersegurtasunaren eta datuen partekatzearen arloan ekimen aitzindari honetan parte hartu izanagatik.