CodeSyntaxen Bloga

Blogak.com, bloga euskaraz libreki sortzeko plataforma

Bitakora plataformari erabilpen praktikoa emanez, Blogak.com sortu du CodeSyntax-ek. Euskarazko azpiegiturarekin, blog bat hiru urratsetan sortzeko aukera ematen duen gunea.

2006/01/30

Blogak.com, bloga euskaraz libreki sortzeko plataforma - +

Estatu Batuetarako FON mapak

CodeSyntax-ek FON wifi sarearekin kolaboratzen jarraitzen du, eta ekimen honek Estatu Batuetako aurkezpen ofiziala egin duen une berean, herrialde hartarako mapak aurkeztu ditugu.

2006/01/26

Estatu Batuetarako FON mapak - +

Javier Ortiz kazetariaren webgunea berritu dugu

Espainiako iritzi eta kazetaritzaren alorrean, Javier Ortiz kazetari donostiarraren gunea egunero berritu den gune estatiko bat izan da azken urteetan. Orain, CodeSyntax-en laguntzarekin, Javierortiz.net webgune dinamikoa bihurtu da.

2006/01/24

Javier Ortiz kazetariaren webgunea berritu dugu - +

Blogintzarako produktu berria: Bitakora

Produktu berria kaleratu du CodeSyntax-ek: Bitakora. Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko: software librea eta euskaratua. Gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere bai, 0.1 bertsio honetan.

2006/01/05

Blogintzarako produktu berria: Bitakora - +

Durangoko Azokaren katalogo berritua

Gaur irekiko da Durangoko Azoka CodeSyntaxek egindako gunearekin. Joan aurretik, aholku bat, guneko Katalogoari emaiozu begiratua. Datubase hori berori erabili da, bestalde, Azokaren aurtengo paperezko katalogoa egiteko.

2005/12/07

Durangoko Azokaren katalogo berritua - +

CodeSyntaxek Tagzaniarekin lortutako esperientzia, orain FON mapetan agerian

Tagzaniarekin azken hilabeteotan irabazi dugun esperientziak, asko balio izan dio CodeSyntaxi lan berriak lortzeko. Tagzania aplikazio soziala da, mapak sortzeko, gordetzeko eta partekatzeko; eta funtzio horiek beste eremu batzuetan ere aplika daitezke. Horien lehen adibidea sarean dago jada: FON ekimenaren mapak. FON proiektuaren helburua da wi-fi sare globala sortzea, banakako erabiltzaile sakabanatuen bidez. Martin Varsavsky enpresari argentinarra dago haren atzean, eta helburua zera da: wifi bidezko telefonia, eta irismen handiko Internet konexioa eskaintzea, doan edo oso prezio txikian, orain arte inon egin ez den eskala batean.

2005/11/18

CodeSyntaxek Tagzaniarekin lortutako esperientzia, orain FON mapetan agerian - +

Durangoko Azokaren webgune berria

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak 40 urte beteko ditu aurten, eta horrekin batera, webgunea goitik behera berritu dute. Azokaren irudi berria, freskoa eta modernoa erakutsi nahi duen webgunea da, eta Codesyntaxek sortu du.

2005/11/15

Durangoko Azokaren webgune berria - +

KAIOA proiektua, Euskadiko IKT Saria

KAIOA proiektuak urriaren 25ean, Euskadiko IKT Saria jaso zuen, Computing aldizkariak Sun Microsystems Ibérica eta Oracle-rekin batera, antolatzen duen Euskadiko IKT topaketen barruan. KAIOA proiektua TKNIKA-k , EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak, bultzatu eta lideratzen du, Lanbide Heziketako zentroen sarearen parte hartzearekin eta CodeSyntax -en laguntza teknikoarekin.

2005/10/29

KAIOA proiektua, Euskadiko IKT Saria - +

I+G+b proiektu berriak

Ikerkuntza, Garapen eta berrikuntza proiektu berrietan gaude murgilduta, beste arlo batzuk ahastu gabe, batez ere info-ingeniaritza, edizio digitala eta eduki eleanitzen kudeaketa arloetan gabiltza lanean.

2005/10/19

I+G+b proiektu berriak - +

Tagzania aurkeztuko dugu Madrilen, Webdosbeta biltzarrean

Webdosbeta biltzarrean izango da CodeSyntax, Madrilen urriaren 24an, Tagzania aurkezten. Espainiako Estatuan web 2.0 etiketarekin katalogatu daitezkeen punta-puntako Interneteko aplikazioen erakustokia izango da biltzar hori.

2005/10/14

Tagzania aurkeztuko dugu Madrilen, Webdosbeta biltzarrean - +

E.S.L.E., Software Libreko Enpresen Elkartea

Ostegun honetan, urriak 6an, Mark Shuttleworth-ek eman behar duen hitzaldiaren amaieran, eratu berri den E.S.L.E. , Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea aurkeztuko da Miñaon. Sortu berria den elkartea Software Librearen sektorean lan egiten duten 19 enpresek sortu dute. CodeSyntax ESLE elkartearen partaide eta fundatzailea da.

2005/10/05

E.S.L.E., Software Libreko Enpresen Elkartea - +

Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa Interneten

Joan zen ostiralean aurkeztu zen Eibarren Eibartarren Ahotan Ahozko artxiboa online . Artxibo horrek Eibarko nagusienen hitzak eta ipuinak biltzen ditu. Orain, hori guztia Interneten dago kontsultagai.

2005/10/04

Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa Interneten - +

CodeSyntax Zope Europe Association elkartean

Aurtengo uztailetik Zope Europe Association (ZEA) elkartearen partaide gara. Europako 10 estatutako 18 enpresak parte hartzen dute Zope Europe elkartean, elkarren artean laguntzeko, Zope garatzeko eta proiektuak aurrera eramateko. CodeSyntax da elkartean dagoen Euskal Herriko enpresa bakarra.

2005/10/04

CodeSyntax Zope Europe Association elkartean - +

The Economist eta beste batzuk Tagzania aipatzen

The Economist aldizkari famatuaren Zientzia eta Teknologia gehigarri berezia Technology Quarterly da. Joera berria aipatzen du Websites of mass description artikuluan: etiketa edo tag izeneko identifikatzaileak erabiltzen dituzten webguneak, Interneten edukien trukaketa errezten dutenak, eduki interesgarrien bilaketa bideratzen dituztenak eta online komunitateen sorrera bideratzen dituztenak. Flickr eta del.icio.us bezalako Interneteko zerbitzu ospetzuak aipatzen dira, eta hauekin batera, uda honetan CodeSyntax-en kaleratu dugun Tagzania, aplikazioa.

2005/09/28

The Economist eta beste batzuk Tagzania aipatzen - +

SMSoinu, mugikorrerako deskarga euskaldunak

Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da SMSoinu. Era honetako lehen webgune esklusibo euskalduna. Goazen eta Goiena enpresek elkarlanean sortu dute SMSoinu, eta web azpiegitura jarri du CodeSyntaxek.

2005/09/27

SMSoinu, mugikorrerako deskarga euskaldunak - +

OAC: aurkezpena Granadako CEDI 2005-ean.

Irailean Granadan egin den Espainako Informatika Lehen Biltzarrean, I Congreso Español de Informatica CEDI 2005 , V Jornadas de Bibliotecas Digitales [JBIDI'2005] delakoak izan dira. Bertan, Deustuko Unibertsitateko ikerlariek CodeSyntax eta DELi ikerketa taldeen artean garatutako OAC proiektua aurkeztu dute.

2005/09/23

OAC: aurkezpena Granadako CEDI 2005-ean. - +

Tagzania, software soziala eta mapak, mundu mailako aplikazio batean

Anbizio handiko proiektua jarri zuen sarean atzo CodeSyntax-ek: Tagzania , software soziala, del.icio.us erramintaren eran (etiketa bidezko sailkatze kolektiboa, folksonomia deitu izan dena), Google Maps-en oinarriarekin, geografiara aplikatua.

2005/07/20

Tagzania, software soziala eta mapak, mundu mailako aplikazio batean - +

Informazio Geografiko Sistemen alorrean, GoogleMaps-ekin

Googlek bere GoogleMaps aplikazioaren API-a ireki duenetik, tresna ugari ari dira sortzen munduan. Informazio Geografiko Sistemen alorrean, aplikazio dinamiko interesgarriak (eta garapen azkarrekoak) egin daitezkeela erakusteko, CodeSyntax-ek Sanferminak mapeatu ditu satelite bidez, egunez eguneko entzierroen partea erantsiz.

2005/07/08

Informazio Geografiko Sistemen alorrean, GoogleMaps-ekin - +

Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean

Euskadin Software Librearekin lan egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak, Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean kaleratutako komunitatua

2005/07/06

Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean - +

Software Librearen Udako ikastaroetan, Castelloko Jaume I.a Unibertsitatean

Gonbite bat Castelló-tik: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective hitzaldia eskainiako du Jaume I.a Unibertsitateko udako ikastaroetan Eneko Astigarragak, CodeSyntax-eko jerenteak. Summer School on Libre Software, Castellon jardunaldia uztailaren 1etik 5era izango da, Mediterranio alde horretan, eta Astigarragak hilaren 4an hartuko du parte.

2005/06/27

Software Librearen Udako ikastaroetan, Castelloko Jaume I.a Unibertsitatean - +