Bloga Mikel Lizarralde

Webguneen bisiten audientzia hazteko bidea mugikorretan dago

2017/09/12

Azkenaldian bulegoan komentatzen genuen ordenagailu bidezko bisitak ez direla hazten, eta hazkundea duten webguneen igoera mugikorrean dabilela. Ondoren aipatzen ditugun estatistikek joera hori baieztatzen dute.

+

PyConES 2017 eta Django Girls babestuko ditugu

2017/08/30

Python programazio hizkuntzaren inguruko Espainiako komunitatearen bilkura izan ohi da PyConES eta aurten Caceresen izango da irailaren 22 eta 24 bitartean. Aurreko urteetan egin dugun moduan aurten ere PyConES konferentzia babestuko dugu. Gainera, PyConESen baitan egingo den Django Girls Caceres topaketa babestuko dugu.

+

HTTPS protokoloa, zure webgunea seguruagoa egin

2016/12/15

Begiratu zure nabigatzailearen barrari, apur bat gorago, webgune honetan. Ikusten duzu hor ageri den giltzarrapoa? Bertan klik egin eta "konexio segurua" mezua jasoko duzu (beheko irudian duzu adibidea, mahaigainekoan ezkerrean eta mugikorrean eskuinean). CodeSyntax.com webgunean HTTPS protokoloa darabilgulako ageri zaizu mezu hori. Badakizu zer den?

+

Teknopolis saioaren webgunea berritu dugu

2016/09/27

Atzo aurkeztu zuten Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko telebista saioaren 19. denboraldia, eta baita webgune berria ere. Elhuyar Fundazioak eta EITBek ekoizten dute Teknopolis, eta gu webgunea berritzen ibili gara uda aurretik.

+

Hauteskundeak eta sare sozialen erabilpena

2016/09/23

Astearte honetan bota dute ETB1en Politikariak Ekinean, Irailaren 25eko hauteskunde kanpainaren atzean dagoen lan ikusezinari begirada bat botatzen dion saioa, eta bertan agertu nintzen sare sozialen inguruan hizketan.

+

Webgunea mugikorretara egokitzea komeni zaizu

2016/03/17

Gero eta bisita gehiago etortzen dira webguneetara mugikor bidez. Googlek badaki hori, eta neurriak hartzen dihardu erabiltzaileek nabigazio-esperientzia egokia izan dezaten, adibidez mugikorretara ondo egokituta dauden webguneak sarituz bere bilaketa-emaitzetan goraxeago erakutsiz.

+

Tokiko hedabideetan espezializatutako plataforma

2016/01/26

Urteak dira Internet eta hedabideen sektorean lanean dihardugula: Sustatu.com aitzindaria sortu genuen Goienarekin batera, Goiena berarekin urte mordoa da lana egiten dugula, baita beste hamaika hedabiderekin ere.

+

Zurean aplikazioa Android eta iOS gailuentzako

2016/01/22

Zurean.com 2011. urtean sortu genuen, herriz-herriko informazioaren agregatzaile bat. Nabigatzailean kontsultatzeko webgunea izan da sorreratik, gailua edozein izanda ere, eta aitzindaria izan zen bere garaian. Orain eraldatu egin dugu zerbitzua, Zurean mugikorretarako aplikazioa garatuz.

+

A/B testak, frogatu zure iritzia balekoa den edo ez

2016/01/21

Seguru zaude zure bezeroa/erabiltzailea ezagutzen duzula? Ausartuko zinateke zure ustea frogatzera? Kontuz, zure iritzia gainbaloratua egon daiteke eta.

+

Hedabide digitalak eta adblockerrak, aukera teknologikoak

2015/11/26

Adblockerra nabigatzaileari eransten diogun gehigarri bat da eta bere helburua, izenak dioen moduan, iragarkiak blokeatzea da. Erabiltzaileak nabigazio garbiagoa edukiko du horrela. Kaltea hedabideak jasango du, ez baitio iragarkirik erakutsiko bisitari horri.

+

PySS 2015 jardunaldian babesle eta hizlari

2015/10/23

Gaur arratsaldean Donostian hasiko den Python lengoaia informatikoari buruzko konferentzian parte hartuko dugu, zenbait hitzaldirekin eta babesle gisa. Software libreko ekimenetan funtsezkoa da komunitatearen indarra, eta PySSek gure inguruko Python garatzaileen komunitatearekin hartu-emana sendotzeko lagunduko digu.

+

Azpiwebgune edo microsite-ak, aparteko diseinu eta edukiak lantzeko erreminta

2015/10/19

Azpiwebguneak erreminta bikainak izan daitezke zenbait ekimen modu berezituan komunikatzerako orduan, euren diseinu eta eduki-zuhaitz propioa izan dezaketelako, webgune korporatiboaren baitan. Horrela, aparteko webguneak sortu beharrean azpiwebguneak erabiltzen baditugu, azpiegitura eta marka bakarra landu beharko ditugu.

+

PuntuEUS banatzaile ofiziala

2015/09/17

PuntuEUS Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu CodeSyntaxen eta gure domeinuaren banatzaile ofizialak gara jada.

+

Spam-a Google Analytics-en nola garbitu

2015/09/10

Ia dena neurtu daiteke Interneten. Hori da bere ezaugarri eta abantailetako bat. Eta neurketa edo estatistika horiek erabiltzen ditugu erabakiak hartu eta gure webguneetan aldaketak egiteko orduan. Funtsezko da, hortaz, neurketak ahalik eta fidagarrienak izatea, eta jarraian azalduko dugun Spam mota honek datuak kakaztuko dizkigu. Jarraitu azalpen hauek zure webguneko estatistikak sinesgarriago bihurtzeko.

+

15 urte bete ditu CodeSyntaxek

2015/07/16

Google Calendarren ohar batek salto egin zuen pasa den martxoaren 27an eta CodeSyntaxek hamabost urte bete dituela jabetu gara. Eta hori bada zerbait Interneten.

+

EuroPython 2015 konferentzian hizlari eta babesle izango gara

2015/07/13

Hamabost urte bete ditu gure enpresak aurten. Eta hamabost urte dira Python lengoaian lana egitea erabaki genuela. Horregatik, PYSS donostiarrek 2015eko EuroPython konferentzia antolatuko zutela jakin genuenean hasiera-hasieratik babestea erabaki genuen. Gainera hitzaldi bat emango dugu bertan.

+

Gure enpresaren izena CodeSyntax da

2015/05/13

Zazpi urte eta erdi daramazkit etxe honetan eta hasiera-hasieratik beronen izena CodeSyntax dela dakit, izen bitxia, baina jaso nuen moduan barneratu nuen. Gerora ikasi nuen jatorria non zegoen.

+

Egokitu zure webgunea mugikorretarako

2015/03/18

Mugikorrak erabiliz nabigatzen dute erabiltzaileen %40ak albiste eta aktualitateko webgune askotan. Sektore industrialetan %10 inguruk. Eta web gehientsuenetan bien artean. Gero eta pisu gehiago daukate, eta Google-ek kontuan hartzen du ea webgunea mugikorretara egokitua dagoen edo ez.

+

Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea berritu dugu

2015/03/09

Pasa den ostiralean aurkeztu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere 2015eko bisita gidatuen denboraldi berria, eta bide batez, baita webgune berria ere. Azken honetan ibili gara gu lanean.

+

Mobile marketing topaketan CodeSyntaxen esperientzia kontatuz

2015/03/06

Gaur arratsaldean gure enpresan mugikorren esparruan izan dugun ibilbidea kontatzeko aukera izan dut, Mobile marketing jardunaldiaren baitan.

+

Mugikaria, albisteen jarraipenerako app berria

2015/02/24

Eguneko albiste interesgarrienen selekzio bat eskaintzen du Mugikariak, bi ediziotan: 9:00etan eta 18:00etan. Android eta iOS sistema eragileentzat prestatu dugu Mugikaria, HTML5ean.

+

Hiltzen ari al dira blogak?

2015/02/17

Mugikorrak aldatzen ari ei dira Interneteko informazioa kontsumitzeko daukagun modua. Geroz eta denbora gehiago pasatzen dugu aplikazioetan, nabigatzailearen kaltetan. Denbora gehiago joko eta sare sozialetan, gutxiago bilaketak egin eta webgune zein blogetan.

+

BEZ arau berria Europan produktu/zerbitzu digitalentzat

2015/01/02

ETBrako elkarrizketa labur bat grabatu dut goizean BEZ arau berria dela eta hemen prestakuntzan harturiko oharrak

+

Niagarank.es itxi beharrean gaude

2014/12/24

Zoritxarrez, atzo itxi behar izan genuen gure proiektuetariko bat: Niagarank. 2013 hasieratik martxan zegoen albistegi automatiko bat zen. Ez dakigu Jabetza Intelektualaren Lege berriak eta AEDE zergak nola eragingo dion Niagaranki eta segurtasun falta hori dela eta zerbitzua bertan behera uztea erabaki dugu.

+

CodeSyntax LibreCon 2014 konferentzian, kronika

2014/11/17

Balio dezatela lerro hauek gure enpresak LibreConen izan dituen parte-hartze zehatzak zerrendatu eta aipatzeko.

+

LibreCon 2014 topaketa eta CodeSyntax

2014/11/10

Bilboko Euskalduna jauregiak jasoko du azaroaren 11 eta 12an software eta jakintza irekiak sustatzea helburu duen LibreCon 2014 konferentzia.

+

Wattio enpresako Telmo Sexmilo azken Betor hitzaldian

2014/10/16

Aspaldian geroz eta gehiago entzuten ari gara Gauzen Interneta (IoT, Internet of Things) kontzeptua. Sarera konekatuta dauden sentsore eta aparailuengan eragina eduki dezakegu distantziara gure telefonoa erabiliz. Negozio handia dago honen guzti honen atzean, Google-ek Nest erosteko erabilitako dirutzan ikus daitekeen moduan.

+

Kontuz webguneko eduki zaharrak ezabatzearekin. 404 erroreak eta berbideraketak

2014/09/10

Gure webgunea mimoz zaindu nahi izaten dugu. Estetika landu. Edukiak pentsatu eta antolatu. Eta, halakoan, webgunea publikatzen dugu. Eta hortik urte batzuetara dena berregiten dugu. Diseinu eta eduki berriak; aurrekoa zakarrontzira.

+

Erabili PDFak ganoraz

2014/09/02

Aurrera goaz denboran. Berrikuntza teknologikoak etengabe agertzen zaizkigu. Telebista, mugikor eta erloju adimentsuak. Internetara konektatzen diren betaurreko eta termostatoak. Baina bada aldatu ez den zerbait: PDFak. Edo hobe esanda, PDFen erabilera traketsa.

+

Iurgi Arginzoniz Betor jardunaldian, laburpena

2014/06/30

FON enpresa aspaldi egin zen ezaguna. 2005ean Martin Varsavsky-k sortua, WiFi-a partekatzeko mundu-mailako sarea osatzea zuen helburu. Bertako Produktu eta Ingeniaritza burua da Iurgi Arginzoniz, eta bere azken arduretako bat Gramofon musika-jogailu adimentsua garatzea izan da, crowdfunding bidez 315.000 dolar lortu dituena.

+

Marketinaren oinarriak liburuaren aurkezpena

2014/05/21

Marketinaren inguruko erreferentziazko liburuetariko baten euskarazko itzulpena atzo aurkeztu zuten Deustuko unibertsitatean. Liburu mardul hau euskarara ekartzen hainbat urte pasa dituzte itzultzaile eta irakasleek, eta baita ikasleek ere, haiei zuzendua dago eta gehienbat.

+

Eneko Astigarraga da ESLE elkarteko presidente berria

2014/02/27

Urte hasierarekin batera gure enpresako zuzendariak Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartearen, ESLEren, presidentetza hartu du, besteak beste jakintza librea eta sektoreko enpresen lehiakortasun eta aukerak hobetzeko helburuarekin.

+

Azkenaldian argitaratu ditugun hainbat lan

2014/02/04

Proiektu bat amaitu eta gutxira blogean zabaldu behar genuela aspaldi erabaki genuen gure etxe honetan. Borondate on hori, ordea, alboan laga dugu azken hilabeteetan, zenbait salbuespenekin. Ondoren doakizuen zerrenda honek zorrak kitatzea du helburu, eta asmo onari berriz heltzea.

+

Doako bideo-jokoen negozio ereduaz

2013/11/15

Sarean hainbat proiektu ezagunek darabil freemiun negozio eredua. Euren produktu edo zerbitzuaren oinarrizko bertsioa doan eskaintzen dute, erabiltzaileen gehiengoarentzat, eta balioa eransten duten zerbitzu/produktuengatik ordainketa txikiak eskatzen dituzte. Flickr edota Wordpress dira horren islada. Negozio eredu hau bideojokoetan aurkitu dezakegu baita ere.

+

Xabier de la Maza Betor jardunaldian

2013/11/11

Badakizu Interneten denda bat zabaltzeak nolako lana suposatzen duen? Xabier de la Mazak galdera horri erantzuna emango dio, besteak beste, asteazken honetan zortzigarren Betor topaketan, bere esperientzia oinarri harturik.

+

Ana Malagon eta Goio Telletxea Betor jardunaldian hizlari

2013/10/07

Sarean proiektu bati ekitean zaindu beharreko lehen pausuez hitz egingo digute Anak eta Goiok etzi. Estrategia, informazioaren arkitektura, erabiltzailearen esperientzia edota diseinua bezalako kontzeptuetaz jardungo dute zazpigarren Betor hitzaldian.

+

Produktore eta ecommerce kongresuan

2013/06/19

Iragan ostegunean Donostian antolatu zen Produktore eta ecommerce jardunaldian izan nintzen. Gustuko gaia dut sareko salerosketen kontua eta hizlari interesgarriak zeuden iragarrita.

+

Ecommerce bat nahi duzu? Seguru?

2013/05/15

Logikak diost etorkizunean egingo ditugun erosketa gehienetan teknologia erabiliko dugula tratua egiteko, teknologia hori zernahi dela ere. Azken urteetan Internet urrez jositako El Dorado hiria balitz bezala azaldu digute eta arrakasta kasuak entzun ditzakegu edonon. Hango kirol dendak ez-dakit-zenbat milioi euro saltzen dituela, horko zapatagileak baita Japoniatik ere jasotzen dituela eskariak edota auzokidearen senide garraiolariak dozenaka laranja-kaxa banatzen dizkiola Valentziako baserritar bati. Kontuz gero. Arrakasta hau ez da doakoa, azkar-azkar lortu daitekeena. Funtsezkoak dira lana, dirua, une egokian ateratzea, besteak beste.

+

Haritz Rodriguez seigarren Betor hitzaldian

2013/05/13

Gure Interneteko komunitate honetan ezaguna da Haritz Rodriguez, Xuriken, batez ere 2007 urtearen bueltan sortu zuen Euskaltuberi esker. Gerora proiektu propioetan murgildu zen, bideogintza eta bidaiak jorratuz bereziki. Asteazken honetan blog eta sare sozialen inguruan hitz egingo digu eta bereziki bere azken proiektu BlogOnBrands-i buruz.

+

Merkataritza eta sare sozialak

2013/04/29

Iragan aste hasieran Urola ikastolak antolaturiko VIII. Informatika astean parte-hartu genuen Azkoitiko eta Azpeitiko merkatariei sare sozialetan nola jardun azalduz.

+

Google Shopping ordainpekoa da orain

2013/04/10

Interneteko denda gehienek Google dute trafiko iturri nagusia. Dela bilaketa organikoa edota Adwords iragarkiak. Eta Google-ek joko-arauak etengabe aldatzen ditu, bilaketaren emaitza aldatuz, adibidez, eta ondorioz zure dendako bisita-kopurua murriztuz. Horra hor zure diru-sarreren jatorrian Google egotearen arriskua.

+

Niagaranki buruz hitz egiten Ttanttakun irratian

2013/02/11

Pasa den astean Niagarank proiektuari buruz hitz egiten jardun zuen Josu Azpillaga lankideak Ttanttakun irratiko Taosa saioan. Proiektuaren sorrera eta nondik norakoak edota albisteak agenda aukeratzeko egindako lanaz mintzatu ziren.

+

Irteerak, erreserbak kudeatzeko sistema

2012/12/24

Erreserbak kudeatzeko aplikazioa da Irteerak, bisita gidatuak eta edozein irteera mota antolatzen dituzten erakundeei zuzentzen zaiena. Aplikazio honek kudeaketa automatizatu eta erraztuko die erakunde hauei, baita zabalkundean lagundu ere.

+

Nagore Guarretxenak Betorren emandako hitzaldiaren kronika

2012/12/14

Kuriosoa da nola sortzen diren zenbait enpresa. Akting-en kasuan unibertsitatean egindako ideia-txapelketa eta proiektu baten ostean izan zen. Eta kuriosoa egiten zait unibertsitatean egiten genituen proiektuei nik neuk ez nielako garrantzia eta etorkizunik ematen.

+

Begira, Ulma taldearen aldizkariaren webgunea

2012/12/04

Hainbat urte daramatza Ulma taldeak Begira aldizkari korporatiboa plazaratzen. Orain arte bazkide eta langileei zuzendu zaie soilik, baina webgune berriarekin zabalkundea handitzea dute helburu.

+

Hekimen Euskal Hedabideen elkartean parte hartzen dugu

2012/11/22

Euskara hutsezko hedabideen elkartea da Hekimen eta bazkideen elkarlana bideratzea du helburu, komunitatea sendotuz. Sustatu.com proiektua medio egin dugu bazkidetza, beste hainbat hedabiderekin batera. GipuzkoaBerritzenen laguntzari esker orain bi urte hasitako lanaren fruitua da elkarte hau.

+

Nagore Guarretxena bosgarren Betor hitzaldian

2012/11/15

Akting ingeniaritza enpresa gazteko arduradunetako bat da Nagore. Lan mota ugari jorratzen badituzte ere, sarreren salmenta eta itxaron-ilaren kudeaketan eta mugikorretarako aplikazioetan espezializatuak daudela esan dezakegu. Hitzaldian euren ibilbideaz hitz egingo digu, baita sortu dituzten proiektu propioetaz ere: Barrabarra.eu eta DingaDanga.com.

+

Interneteko marketin ikastaroa

2012/10/22

Azaroaren 8an Interneteko marketinaren inguruko ikastaroa emango dut UEUren udazkeneko ikastaro-sortaren baitan, Eibarko Markeskoako egoitzan.

+

Interneten egoera 2012an

2012/10/10

Txosten argigarri eta interesgarria atera du Bussines Insider webguneak Interneten erabilpena dela eta. Orain arteko erabilpenaren datuak emateaz gain prospektiba apur bat eginez etorkizuna nolakoa izango den iragartzen du. Eta etorkizuna mugikorretan dago.

+

"Egin ditzagun produktu hobeak; horrela euskaraz kontsumitzea errazagoa izango da"

2012/10/03

Enpresarean azokan izan ginen atzo, Donostiako Kursaalean, euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen topagunean. Gure gerente eta lankide Eneko Astigarragak mahainguru batean parte hartu zuen, besteak beste. Horra Astigarragaren ideietako bat: "Egin ditzagun produktu hobeak; horrela euskaraz kontsumitzea errazagoa izango da".

+

Elhuyar Aldizkariaren webgune berria

2012/09/11

Pasa dira jada zenbait hilabete Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webgune berria kaleratu genuenetik, nahiz eta blog honetan aipatzeke geneukan. Denbora luzez jardun genuen aldizkaria osatzen duen lan-taldearekin edukiaren arkitekturan, diseinuan eta garapenean lanean.

+

Google Shopping, erakusleiho bat gehiago

2012/05/23

Sarean denda bat irekitzea saltzen hasteko eman beharreko lehen pausoa da, baina ez azkena. Denda fisikoetan gertatzen den moduan, erosleak gure dendara erakarri behar ditugu. Hainbat estrategia jarraitu daitezke horretarako: SEOa (Google-en posizionamendua lantzea), SEM (Google-en iragarkiak erostea), sare sozialetan jardutea eta abar.

+

Artemanen webgune berria

2012/05/17

Urteak daramazkigu Arteman komunikazio enpresarekin elkarlanean proiektuak garatuz, eta orain gutxi kaleratu dugu azkenengoa, Arteman beraren webgune berria.

+

Internet eta hizkuntza aniztasuna, Unescoren mintegi bat Bilbon

2012/05/15

Gure lankide Luistxo Fernandez berriz hizlari izango da Bilbon (ez da isiltzen azken aldi honetan!). Oraingo honetan, Internet eta hizkuntza aniztasunari buruzko mintegi batean, Unesco eta EHUk antolatuta, beste hizkuntza batzuetako ordezkariekin batean. Ostegunean da zita, hilak 17, arratsaldez. Sarrera librekoa da mintegia.

+

Foru Aldundiarekin euskarazko harremana izatearen alde

2012/05/11

Atzo goizean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremana euskaraz izatearen aldeko kanpainarekin bat egin genuen, beste hamabost erakunderekin batera. Errenta aitorpenaren inprimaki bidez eska diezaioke edozein gipuzkoarrek Foru Aldundiari berarekin harremana euskara hutsean egiteko.

+

2012ko World Plone Day

2012/04/16

Hemen da urteroko zita, Plone ezagutzera ematea helburutzat duen World Plone Day topaketa. Apirilaren 25ean hainbat ekimen antolatuko dira mundu osoan software libreko eduki kudeatzaile honen ezaugarri eta abantailak ezagutzera emateko. Gurean ere hitzaldi sorta bat antolatu dugu, berezitasun batekin, hitza bezeroei emango diegu, Plone erabiltzaileen eta eduki kudeatzaileen ikuspuntutik azal dezaten.

+

Bruselara bidaia

2012/04/04

Pasa den astean Brusela aldean ibili ginen ESLEren (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkartea) nazioartekotzearen planaren baitan. Bidaiaren helburua Europako agentziekin lankidetza bideak ikertzea zen, merkatua gertutik ezagutzea.

+

Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian

2012/03/26

Etorkizunaz hitz egitera etorriko zaigu Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian. Yahoon eta Nestorian izandako ibilbidearen errepasoa egingo du, baina ez da bere hitzaldiaren muina izango. Etorkizunaz duen ikuspegia partekatzera etorriko da. Apuntatu apirilaren 26a agendan, mereziko du eta.

+

Ideatecako Iruri Knörr Betor hitzaldian

2012/03/22

Hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Iruri Knörrek Donostian. Ideatecaren sorrera, nortasun eta ibilbidea azaldu zizkigun bertaratu ginen berrogei lagun pasatxoei. Jokoen garapenean zein marketinean egiten duten ahalegina nabarmendu zuen, baita beraien merkatuan AEBetan egoteak zabaldu dizkien ateak ere.

+

Iruri Knörr eta Ideateca hirugarren Betor hitzaldian

2012/03/12

Martxoaren 21ean Iruri Knörrek, Ideatecako marketin buruak, bere enpresaren ibilbidea eta jokoen merkatuaz hitz egingo digu hirugarren Betor saioan. Bilbo eta Sillicon Valleyn kokaturiko enpresa honen arrakastarako gakoen inguruan gehiago jakiteko aukera emango digu Irurik.

+

Iraultza liburugintzan

2012/02/06

Pasa den ostiralean Pintxos&Blogs topaketan egon nintzen, liburugintzaren ingurukoa, Donostiako Ni Neu jatetxean. Lagun mordoxka gerturatu ginen, batzuk geek edo teknofiloak, eta besteak liburugintza sektorekoak.

+

Ondo igaro egun hauek, eta urte berri on

2011/12/22

Ez duzue gurengandik JPG astunik edo GIF animaturik jasoko, baina utziko dugu blogean, lerro hauen bidez, Gabonetako felizitazio bat denontzat. Ondo igaro ditzazuela denok egun hauek. Enpresan jai egunak izango ditugu datorren astekoak (nahiz eta lantaldeko baten batek zereginen bat ere hartu du #sesisesi KDDrako 27an Bilbon), baina urtarrilaren 2an itzuliko gara, eta ordurako, Urte Berri On denoi!

+

Bigarren Betor hitzaldia, Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com

2011/12/05

Datorren abenduaren 14an bigarren Betor hitzaldia egingo dugu Kaixomaitia.com-eko Iñigo Arandiarekin. Harremanetarako webgune eta aplikazioen sektoreari buruz gehiago ezagutzeko balioko digu hitzaldiak, erabilpen zein negozio ikuspegitik.

+

Zientzia.net, zientzia-edukiak biltzen dituen plataforma

2011/11/02

Pasa den hilabeteetan Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean jardun dugu zientziaren eta teknologiaren bilgune oparo honen plataforma berria garatuz. Webgunearen eduki arkitektura, diseinua eta garapena burutu dugu Fundazioko lan-taldearekin batera. Elhuyar Fundazioak sortzen duen edukia modu erakargarri eta errazean publiko orokorraren esku jartzea genuen helburu.

+

E-commerce, erronkak eta aukerak jardunaldian

2011/10/18

Interes handia sortu du gaur Miramonen antolatu den" E-commerce, erronkak eta aukerak" jardunaldiak. Auditorio nagusia lepo bete da eta antolatzaileek bigarren areto bat prestatu dute streaming bidez jarraitu ahal izateko. Sarri entzuten dugu sarean saltzea etorkizuna dela, gaurkoan gerturatutako jendetzak etorkizun hori hurbiltzen ari dela adieraz dezake.

+

Umap-en inguruan Hamaika Telebistan

2011/10/04

Duela aste batzuk Hamaika Telebistako lagunak etorri ziren bulegora, eta Umap gure produktuaz galdetu ziguten, Twitterreko euskarazko jardun guztiaren biltegiaz. Jada eman dute telebistaz, eta bideoa sarean ere jarri dute.

+

Debabarrena kazetari espezializatuei erakusten

2011/09/28

Asteburuan mendi-bizikleta alorreko zenbait kazetariri gure eskualdea erakusten jardun genuen, Debabarreneko BTT zentroa promozionatzeko. Guretzat ia-ia ohikoak izan arren kazetariei izugarri gustatu zaizkien txokoetan barrena ibili gara: Laranga, Olatz, Arnoate, Itxaspe, Sakoneta eta flyscharen ingurua, Kalamua, Karakate eta abar.

+

Betor hitzaldi sorta

2011/09/23

Irailaren 28an hitzaldia emango du Deskontu.com-eko Txomin Jauregik. Azken hilabeteetako euskal interneteko proiektu interesgarrienetako sortzaileak bere ekintzaile esperientzia azalduko digu, bidea egiten ikasi duena, baita etorkizun hurbilean dituen asmoak ere. Hitzaldi sorta baten lehena izatea espero dugu, euskaraz egingo direnak.

+

Herritarren parte-hartzea sustatzeko erremintak

2011/09/20

Aspaldian moda-modan dago herritarren parte-hartzea. Erakunde ugarik, handi zein txiki, egin dituzte saiakerak herritarrekin hartu-eman gertukoago eta eraginkorragoa izateko. Komunikazio estrategia hutsa izan bai edo ez, parte-hartzea gure artean egongo da luzaroan eta sareak berau bultzatu eta egituratzeko aukera ematen digu.

+

Erreserba sistemen adibide bat, Geoparkea.com

2011/09/12

Aste Santu inguruan jarri genuen martxan Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea. Webgune honen helburua antolatzen diren irteerak erakutsi eta erreserbatzeko aukera eskaintzea da, informazio turistiko eta geologikoa eskaintzeaz gain. Argitaratuz geroztik lanean jardun dugu, erreserba-sistema hobetuz etengabe, erreminta eraginkor eta sendoa bilakatuz.

+

CodeSyntax.com webgunea berriztu dugu

2011/07/28

Uztailaren hasieran berriztu genuen gure webgune hauxe. Bi arrazoi nagusi genituen horretarako: batetik, eguneraketa teknologikoa, eta bestetik webgunearen planteamendu orokorra.

+

Plone 4 bertsioaren abantailak

2011/07/20

Gure enpresan garatzen ditugun proiektu gehientsuenak Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egiten ditugu. Zopen oinarritutako CMS hau urteetan erabili dugu eta gure ikurtzat jo dezakegu, Django-rekin batera.

+

Ahozko ondarea, udako ikastaroak eta Ahotsak.com

2011/07/12

“Euskal Herriko ahozko ondarea: Bilketa, katalogazioa eta hedapena” ikastaroa ematen ari dira egunotan UEUren udako ikastaroetan. Ikastaroaren arduraduna Asier Sarasua lankidea da

+

Rikardo Arregi sari nagusia Goiena.net-entzat

2011/07/04

2011. urteko Rikardo Arregi sari nagusia Goienari eman diote. XXIII. edizioko epaimahaiak Goiena "pausu bat aurretik beti joateagatik" saritu du, "Interneteko webgunea berritu eta egokitzeagatik". Udazkenean argitaratu genuen webgune berria. Zorionak Goiena!

+

Erabili ezazu webgunea bezeroei tramiteak errazteko

2011/06/09

Eman aukera zure bezeroei zurean egin behar dituzten tramiteak era erraz eta sinplean Internetez egiteko. Webgunea prestatzean, pentsatu erabiltzaileak zer egin nahi duen, eta antolatu ezazu berau era ulergarri eta erabilerrazean.

+

Umap eta inteligentzia kolektiboa, Bilboko Visio biltzarrean

2011/05/30

Visio 2011 aste honetan Bilboko Alhondigan egingo den biltzar bat da. Ekainaren 2an eta 3an, Teknologiaren Zaintzari eta Lehiatzeko Inteligentziari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da. CodeSyntax bertan izango da, eta azalduko dugu bertan nola Umap proiektuak funtzionatzen duen inteligentzia kolektiboaren zantzuak biltzeko tresna gisa.

+

Azkenaldian argitaratu ditugun proiektuak

2011/05/04

Hemen labur-labur azaltzen dizkizuegun hauek dira azken bizpahiru hilabeteetan argitaratu ditugun proiektuak.

+

Hiru agerralditan izango gara, kultura eta hedabide digitalez hizketan

2011/03/17

Datorren astean bi mahaingurutan eta beste jardunaldi batean egongo da presente CodeSyntax, gure lankide Luistxo Fernandezen bidez. Mahainguruetan sareko hedabideen kontuez jardungo du, enfoke desberdinekin, Sustatu.com-eko editore den heinean; eta jardunaldi batean, egile-eskubideak eta kultura-eskubideak izango dira gaia.

+

Kisale, bizikleta denda sarean

2011/03/14

Azken hilabeteetan gogor lan egin ostean, kalean da gure abentura berria: Kisale. Bizikleta eta txirrindularitzaren mundua ondo ezagutzen duten bazkideekin batera sareko bizikleta denda ireki berri dugu.

+

Neuromarketinari buruzko hitzaldia Garaian

2011/02/23

Atzo goizean Enpresa Digitalak antolaturiko Neuromarketinari buruzko hitzaldi batean izan nintzen Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.

+

Ekitaldia Eibarren, Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri izendatu dutela eta

2011/02/21

Eibar da CodeSyntax jaio eta garatu den herria, eta hemen egiten dugu lan egunero. Pozik gaude horregatik, Eibarri egokitu zaiolako Espainiako Gobernuak emandako Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri izendapena. Aste honetan, Udalak izendapen prozesu horri lagundu dioten hainbat erakunderi eskerrak emango dizkie, izendapena ospatzeko ekitaldi batean. CodeSyntax han izango da.

+

Hogei'ta, biharko euskal kultura

2011/02/17

Euskal Kultur Erakundearen (EKE) ekimen berri honek kultur egitaraua plazaratzeko helburua dauka.

+

Ploneren segurtasun eguneraketa

2011/02/09

Ploneren segurtasun gaietarako taldeak Plone produktuaren bertsio guztietan aurkitu den segurtasun-arazo baten berri eman zuen otsailaren 2an. Segurtasun arazoak CVE-2011-0720 kodea hartu du Common Vulnerabilities and Exposures datu-basean eta segurtasun-arazo larri gisa tratatu behar da.

+

Sareko marketinari buruz Sarrikon

2011/02/07

Ostiralean EHUko marketineko masterreko ikasle ohiekin egon nintzen sarean komunikatzeko pertsonek eta erakundeek dauzkaten aukerei buruz hitz egiten. Talde txikia izanda, galdera-erantzun sorta oparoa izan genuen, aurreikusitakoa baino luzaroagoz jardunaz.

+

Webguneen sorkuntza prozesuari buruzko ikastaroa

2011/02/03

Astelehenean webgune bat sortzeko eman beharreko pausoei buruzko ikastaroa eman nuen, hasierako planteamenduetatik plazaratze eta etengabeko hobekuntza arte.

+

Mondragon Unibertsitatearen webgune berria

2011/01/11

Azken hilabeteetan Mondragon Unibertsitateko irakasle eta aditu lan-talde batekin elkarlanean jardun dugu unibertsitatearen webgune berria garatzeko.

+

Anesvad.tv, sareko telebista katea

2010/12/22

Egoitza Bilbon duen Gobernuz Kanpokoaren Erakundearen telebista kanala sortu berri dugu. Bertara igotzen dabiltza sortzen dituzten bideo guztiak, euren komunikazioa lantzeko era berri batean.

+

Gure lanak Buber Sarien finalean

2010/11/24

Euskal Herriko internetzaleek beren webgune gustukoenak bozkatu ostean, azkenengo fasea geratzen da 2010. urteko Buber sarien irabazleak zein izango diren jakiteko. CodeSyntaxek garatutako hiru proiektu eta Tagzania Servicesen bat daude final honetan.

+

Twitter jardunaldiari buruzko laburpena

2010/11/19

Aurreko asteazkenean jardunaldia antolatu genuen gure bulegoan Twitter hizpide hartuta. Horretarako bi lagun eta aditu izan genituen gurekin, Joxe Aranzabal eta Iban Arantzabal. Helburua Umap, gure azken proiektu propioa, aurkeztea zen, baita enpresaren 10. urteurrena ospatzea ere. Berrogei lagun inguru batu ginen giro ederrean.

+

Umap-i buruz ETBn

2010/11/17

Juan Carlos Etxeberria kazetariak egindako erreportajea emititu dute gaur ETB1en Twitter eta Umapen inguruan.

+

El Mundo egunkarian Umap dela eta

2010/11/15

Umap dela eta elkarrizketa egin zioten aurreko astean Luistxo Fernandezi El Mundon. Gaur argitaratu dute Euskal Herriko edizioan ateratzen duten gehigarri teknologikoan.

+

Enpresa eta euskara, sareak sortzen jardunaldian

2010/11/10

Bihar 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' jardunaldia ospatuko da Gasteizen, Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Bertan hitz egingo du CodeSyntaxeko Eneko Astigarragak.

+

Felix Baltistan Fundazioaren webgune berria

2010/11/09

Gobernuz kanpoko erakunde honen xedea Baltistango Hushe bailarako biztanleriaren garapena bilatzea da. Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala da, eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskainiz.

+

GipuzkoaTIC jardunaldiko bideoa

2010/11/08

Luistxo Fernandezek CodeSyntax-en sorrera eta eboluzioari buruzko hitzaldia eman zuen orain dela hiru aste Gipuzkoako Bazkundeak antolatu zuen GipuzkoaTIC jardunaldian.

+

GipuzkoaTIC jardunaldiko aurkezpena

2010/10/15

Atzokoan Luistxo Fernandezek CodeSyntaxi buruzko hitzaldia eman zuen Miramongo Teknologia Elkartegian, Negozioak Sarean Sortzeko eta Kudeatzeko Giltzarriak jardunaldian.

+

GipuzkoaTIC jardunaldietan hizlari

2010/10/11

Urriak 14an, osteguna, "Negozioak sarean sortzeko eta kudeatzeko giltzarriak" jardunaldian parte hartuko du Luistxo Fernandezek, CodeSyntaxek Interneten izan duen esperientziaz hitz eginez.

+

Azken hilabeteetan argitaratu ditugun proiektuak

2010/10/07

Ondoren erakusten dizkizuegun proiektu sorta hau uda aurretik zein irailean plazaratu ditugunak dira.

+

iPad-a testeatzen

2010/09/22

Iritziak-iritzi, ez dago dudarik iPad-ak kategoria berri bat sortu duela gadget-ak eta edukia kontsumitzeko orduan. Aplikazioak garatu, diseinatu eta kontsumitzeko sasoi berrietan sartzear gaude, erremintaren, eta Apple beraren, zurruntasuna ahaztu gabe.

+

Google Instant

2010/09/08

Jakina da Google etengabe ari dela aldaketak egiten bere bilatzailean, sarri antzeman ere egiten ez baditugu ere. Aldaketen helburua erabiltzaileari erreminta hobea eskaintzea da. Horixe du helburu Google Instant-ek, bilaketa azkarrago egitea.

+

Lotu papera eta sarea

2010/09/06

Sarritan ikus dezakegu enpresa eta erakundeek ez dituztela lotzen sarean, paperean edota telebistan egindako ekintzak. Suitzako turismo agentziak papera eta sarea era konbinatuan erabiltzen ditu, erakarri eta informazio gehiago emateko helburuarekin.

+

Interneteko marketina eta elkarrizketa

2010/07/15

Zer da marketina? Nola egokitu marketina internetera? Nola jardun behar du enpresa edo erakunde batek? Zein aukera eskaintzen dizkigu? Hainbat galderari erantzuna ematen ahalegindu gara bi egunetan emandako ikastaro honetan.

+

Komunitatearen abantailak (II)

2010/07/05

Sarean bere produktuak saltzen dituen altzarigilea da Myfab enpresa. Interneten saltzearen aldeko apustua egiteaz gain beraien bezero eta erabiltzaileak produktuen diseinu eta aukeraketan parte-hartzera animatzen dituzte.

+

Interneteko marketinari buruzko ikastaroa

2010/07/02

UEUk urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroen artean Interneteko marketinarekin lotutako bat emango dute CodeSyntax-eko hainbat kidek uztailaren 14 eta 15ean.

+

Sare sozialak erabili entzun eta erantzuteko

2010/04/27

Aspaldian modan daude sare sozialak. Geroz eta erakunde, enpresa edota pertsonaia ezagun gehiagok profilak sortzen dituzte Facebook edo Twitterren. Sare berri hauek erabili aurretik ordea funtsezkoa da argi izatea elkarrizketa dela gakoa: arrakasta entzun eta erantzutean dago.

+

Proiektu berriak: Debabarreneko Mankomunitatea, Muskizko udala eta Amatiño

2010/03/17

Ondoren erakusten ditugun hauek dira otsaila eta martxo hasieran plazaratu ditugun proiektuak.

+

Conversion Thursday Gasteizen

2010/02/19

Merkataritza elektronikoaren ingurukoa izan zen atzo Gasteizen ospatutako Conversion Thursday delakoa eta Interneten saltzen duten bi enpresen arduradunek beren esperientzia kontatu ziguten.

+

Search congress-eko tailerrak

2010/02/01

Pasa den ostegun eta ostiralean Interneteko hainbat zeregin aipatzen zituen Search Congress bilkura burutu zen Bilbon. Hona hemen ostegunean egon ziren hiru tailer interesgarriren kronika bertan hartutako apunteekin.

+

Komunitatearen abantailak

2010/01/15

Interneten kamisetak saltzen dituen enpresa da Threadless. Erabiltzailea dago beren jardunaren erdi-erdian: erabiltzaileek egiten dituzte kamiseten diseinuak eta hauetatik bozka gehien jasotzen dituztenak ekoizten ditu Threadless-ek. Aukeratua izan den diseinuaren egileari 2.000$ ematen dizkiote.

+

Facebook-en marketina egiten: Ikea

2009/11/26

Ikeak denda berri bat ireki behar zuen Malmo hirian eta berau promozionatzeko sare sozialak erabili zituen. Horrela, mezua era eraginkorrean iritsarazi dio bere xede-taldeari.

+

Community manager

2009/11/13

Erabiltzaile eta bezeroek geroz eta iritzi gehiago jartzen dituzten enpresen inguruan interneten. Iritzi hauek kudeatzeko eta bezeroaren eta enpresaren arteko erlazioa kudeatzeko figura berri bat sortzen ari da: comunnity manager-a.

+

Software libreari buruz Administrazioa euskaraz aldizkarian

2009/11/06

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Administrazioa euskaraz aldizkarian software librearen inguruko artikulua kaleratu dute: "Software Librea, gaurtik biharrera. Oinez, bidea eginez". Hainbat pertsona elkarrizketatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Informatika-sistemen zuzendaritza daraman Jose Angel Rodriguez, CodeSyntax-eko Eneko Astigarraga, puntuEus elkarteko eta Deustuko irakaslea den Iratxe Esnaola eta Librezaleak taldeko Gorka Azkarate irakaslea.

+

Azken asteetan argitaratutako proiektuak

2009/11/05

Ondoren erakusten ditugun hauek dira azken asteetan argitara eman ditugun webguneak.

+

CBDP proiektuaren bilera Istanbulen

2009/10/08

Pasa den astean CBDP ikerketa eta garapeneko proiektuaren bilera ospatu zen Istanbulen. Ekimen honen parte diren CodeSyntax eta Tagzania Services-eko ordezkariak ere bertan izan ziren.

+

Agrada.es webgune berria

2009/10/07

Agrada Multiservicios MAPFRE enpresaren webgunea da. Bere asmoa konponketa, erreforma eta mantentze-zerbitzuak eskaintzea da etxe, komertzio, komunitate zein enpresentzako.

+

Anesvad fundazioaren webgune berria

2009/09/16

Bilbon sortutako Gobernuz Kanpoko Erakunde honek mundu osoan dauzka garapen proiektuak eta osasunaren arloan dihardu bereziki lanean azken berrogei urtetan.

+

PloneGov Europako eGovernment sarien finalean

2009/08/28

Europako Batzordeak 2009. urteko European eGovernment Awards sarietako 52 finalistak ezagutzera eman ditu orain gutxi. Sari hauetan hainbat atal daude eta horietako batean, "eGovernment enabling administrative efficiency and effectiveness" delakoan, PloneGov ekimena aurki dezakegu.

+

Argitaratutako azken proiektuak

2009/07/21

Ondoren azaltzen ditugunak dira ekaina eta uztailean argitaratu ditugun webguneak.

+

Tagzania State of the Map 2009 konferentzian

2009/07/14

Tagzania Services enpresako kideak Amsterdam-en ospatu den State of the Map 2009 (SOTM09) konferentzian egon dira pasa den uztailaren 10etik 12ra. OpenStreetMap munduko mapa libre eta editablea bultzatzeko proiektuaren inguruko ebentua da SOTM09. Hitzaldietan parte-hartzeaz gain konferentziaren babesleetako bat izan da Tagzania.

+

Zumaia.net webgunearen aurkezpena

2009/05/15

Atzo, maiatzak 14, aurkeztu zen Zumaiako udalaren webgune berria. Webgunearen garapena eta diseinua CodeSyntax-en egin dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Aurkezpenean, udaleko Andoni Etxaniz, Iñaki Agirrezabalaga eta Ane Aranburuz gain CS-ko Josu Azpillaga eta Lur Ibargutxi ere egon ziren.

+

Proiektu berriak argitaratuta

2009/05/13

Ondoren azaltzen dizkizuegun hauek dira apirila eta maiatzaren hasieran argitaratu ditugun proiektuak.

+

Twitter nola erabili

2009/05/13

Microblogging zerbitzua da Twitter, gehienez 140 karakteretan "Zer ari zara egiten" galdera erantzuteko aukera ematen duena. Erremintaren erabilpen erraztasunak eta arrakastak sare-sozial bat izatera eraman du, Facebook, Tuenti eta antzerakoen parean.

+

Gipuzkoa Innova 2009 saria Tagzania Services enpresari

2009/05/08

Noticias de Gipuzkoa eta Debegesak antolatzen dute Gipuzkoa Innova sariaren 2009. urteko irabazlea Tagzania Services izan da.

+

World Plone Day 2009

2009/04/22

Gaur, apirilak 22, Mundu mailako Plone eguna ospatzen ari da. World Plone Day honek jarraipen zabala dauka eta hainbat ekitaldi antolatu dira mundu osoan zehar. CodeSyntax-en ere bilera informatiboak antolatu ditugu Plone ezagutzera emateko.

+

CS tailerraren jardunaldiak

2009/04/02

CS Tailerra martxan jartzearen arrazoiak bi dira, bezero eta lagunekin gure esperientzia partekatzea eta harremanak sendotzea.

+

Eside Words astea Deustuko unibertsitatean

2009/03/25

Martxoaren 4tik 12ra bitartean Deustuko Unibertsitateko ESIDE fakultatean Zientzia eta Letren astea ospatu zen, Eside Words astea bezala ere ezagutua. Hainbat ekimenen artean CodeSyntax babestutako blog txapelketa bat ere ospatu zen.

+

Hitz gakoen analisia

2009/03/13

Posizionamendu edota SEO lana hastean lehen pausuetariko bat webgunearentzako zein hitz gako diren interesgarrienak aztertzea da. Hitz gako horiek bilatzen direnean lehen postuetan agertzea izango da gure helburua.

+

Oinarrizko posizionamendu gomendioak

2009/03/04

Google-ek SEO edota posizionamenduaren inguruko oinarrizko gida bat argitaratu zuen azaroan.

+

Zure bisitak ezabatu estatistiketatik

2009/02/27

Gure webguneko estatistikak aztertzerako orduan sarritan ahazten dugu guk geuk ere bertan nabigatzen dugula eta datu horiek ere kontutan hartzen direla. Google Analytics bezalako herraminta bat erabiltzean gure webgunean erabiltzaileek egiten dutena aztertu nahi dugu, horregatik komeni da gure erabilpena hortik ateratzea, analisia zuzenagoa izan dadin.

+

Jarraitu ehundaka blog RSS bitartez

2009/02/20

Aipatu izan dugu lehenago ere interneten elkarrizketa ematen ari dela eta komenigarria dela esaten denaren berri izatea (eta ez soilik gure izena aipatzen badute). Sarri aipatzen dugu blogak irakurri beharra dagoela eta erantzun gisa jasotzen dugu "aizu, hemen lana egiten dugu eta ez daukagu horretarako denborarik". Gure erantzuna argia da: zure lana egiteko modua aldatzen ari da.

+

Proiektu berriak argitaratuta

2009/02/19

Hona hemen urtarrilean eta otsailean zehar argitaratu ditugun proiektuen zerrenda.

+

Zer diote Interneten zuri buruz?

2009/02/17

Zer gertatzen da irakurtzen ez duzun egunkari edo aldizkari batean aipatzen bazaituzte? Ba, inork ez badizu abisatzen, ez zarela konturatuko eta ez duzula jakingo zer dioten zuri buruz. Interneten arazo hau ondo konponduta dago.

+

Marketina egiten blogetan

2009/02/10

Blogak eta sare sozialak hedatzen ari dira eta ondorioz eragin handiagoa daukate merkatuan. Zenbait enpresa horretaz jabetu dira eta blogarien arreta bereganatu nahian dabiltza.

+

Amorebietako udala, IMH eta CodeSyntax arrakasta ereduak

2009/02/09

CENATIC elkarteak (Observatorio Nacional de Sofware de Fuentes Abiertas) Amorebieta-Etxanoko udala, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua eta CodeSyntax aipatu ditu software librearen erabileran arrakasta adibide moduan.

+

Facebook marketinerako nola erabili

2009/02/03

Sare sozial bat da Facebook, moda-modan dagoena. Bere abantailarik handiena, lortzen den "biralitatea", igorri nahi dugun mezua erraz eta merke zabaltzeko aukera. Nola erabil dezakete enpresa edota ekimen sozialek beraien alde?

+

Tagzania Services 2008. urteko enpresa

2009/01/26

Diario Vasco egunkariak antolatzen duen 2008. urteko enpresa aipagarrienaren finalean dago Tagzania Services, lehiakide moduan CAF eta Danobat dituelarik.

+

Cluetrain manifestua

2009/01/20

Merkatuak elkarrizketak dira, pertsonen artean ematen diren elkarrizketak. Mundu-mailako elkarrizketa indartsua abian da. Interneti esker, jakintza interesgarria trukatzeko era berriak ezagutzen eta asmatzen ari da jendea. Ondorioz, merkatuak azkarragoak, adimentsuagoak, bilakatzen ari dira

+

Proiektu berriak plazaratzen

2009/01/08

2008.eko abendua bukaeran hainbat proiektu plazaratu genituen, webguneak guztiak, berdiseinu bat tartean. Hona hemen guztien inguruko informazio pixkat.

+

Merkatuak elkarrizketak dira

2008/12/05

Esaldi hori da Cluetrain Manifestuaren 95 tesietan lehena eta entzutetsuena. Manifestu honek defendatzen duenez Interneten eta "benetako munduan" gertatzen diren enpresa transakzioak pertsonen artean egiten dira.

+

Euskararen nazioarteko eguna

2008/12/03

Gaur, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. 1949. urtean sortu zen egun hau Eusko Ikaskuntzaren baitan eta euskararen balio unibertsala aldarrikatzea du xede.

+

Nora doa bisitarien arreta webguneetan

2008/11/21

Eye tracking-az jardun izan dugu lehenago. Ikerketa hauek erabiltzaileek arreta non jartzen duten aztertzen dute. Errepasatu ondorengo puntu hauek, garrantzitsuak dira eta webguneen diseinua eta eduki sorkuntzarako.

+

Proiektu berriak: ItzulBaita eta 2tzul

2008/11/12

Azken asteetan bi proiektu garatu ditugu EIZIE-rekin lotuta ekimenentzat. Aurkezten lehena ItzulBaitaren webgunea izan zen, eta berriena 2tzul bloga, gaur bertan aurkeztutakoa.

+

Plone egunaren laburpena

2008/11/10

Pasa den ostiralean, azaroak 7, mundu mailako Plone eguna ospatu zen. CodeSyntax-en hitzaldi sorta bat antolatu genuen eta 30 bat lagun gerturatu ziren gure bulegora.

+

Plone eguna azaroaren 7an

2008/10/30

CodeSyntax-en garatzen ditugun proiektu askok Plone darabilte edukiak kudeatzeko sistema bezala. Software librea da eta mundu mailan oso zabaldua dago. Hezkuntza, administrazio publiko, GKE edota enpresetan erabilia da.

+

Interneteko enpresen negozio eredua

2008/10/29

Aste honetan eman da aditzera CodeSyntax-ek sortutako Tagzania Services enpresak dirua jaso duela arrisku kapitaleko erakunde batengandik. Interneti buruz gehiegi ere ez dakien batek baino gehiagok galdetzen digu zein den Tagzania Services-en negozio eredua. Ea azaltzen dugun.

+

Arrisku kapitalaren inbertsioa Tagzania Services-en

2008/10/28

2005. urtean CodeSyntax-ek Tagzania sortu zuen, geolokalizazioko aplikazio aintzindaria. Interneten mapen eta geolokalizazio zerbitzuen garrantziaren gorakada dela eta, izaera propioa eman zion CodeSyntax-ek igez proiektuari eta Tagzania Services enpresa eratu zuen.

+

Bilatzaileetako urrezko triangelua

2008/10/24

Orokorrean bilatzaileetatik jasotzen dute webgune gehienek bisitarien portzentai handiena. Horregatik da garrantzitsua webgunearentzat interesgarriak diren bilaketa terminuetan ondo kokatua egotea.

+

Saria jaso du Iparrorratza orientazio zerbitzuak

2008/10/20

Unibertsitatea.net-en webguneak eskaintzen duen doako orientazio zerbitzua Educaweb-en finalisten artean geratu da.

+

2008 Plone konferentzia

2008/10/10

CodeSyntax-eko bi ingeniari, Mikel Larreategi eta Lur Ibargutxi, Washington-en daude aurtengo Plone konferentzian parte hartzen.

+

CodeSyntax-eko garatzaileak Google Developers Day-ean

2008/09/30

Pasa den ostegunean CodeSyntax-eko garatzaile talde bat Madrilen izan zen Google Developers Day-ean parte hartzen.

+

Internet turismo sustapenerako

2008/09/06

Azken hilabeteetan hainbat proiektu garatu ditugu turismoaren inguruan. Argitaratzen lehena Debabarreneko turismo bloga, Ongi Etorri izenekoa, izan zen. Blog honen bidez komunikazio gertuagoa izatea bilatzen dute herritar eta bisitariekin. Turismoa sustatzeko asmo berarekin Flysch-aren ibilbidearen webgunea garatu dugu orain gutxi.

+

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.