free web hit counter

Eraldaketa Digitala masterren EHU eta UEUrekin elkarlanean

2026/06/22

Digitalizazioak eragin sakona du gure gizartean, ekonomian eta erakundeetan. Horregatik, CodeSyntax-ek aktiboki parte hartuko duela Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) elkarlanean antolatutako Eraldaketa Digitaleko Masterrean. Euskaraz eskainiko den graduondoko honek eraldaketa digitalaren erronkei erantzuteko prestatu nahi ditu profesionalak eta erakundeetako arduradunak.

+

CodeSyntax 2025: 25 urteko bidea eta etorkizunerako abiapuntua

2026/01/14

2025 urtea urte berezia izan da CodeSyntaxentzat. 25 urte bete ditugu sortu ginetik, eta mende laurdena daramagu teknologia aurreratua balioekin garatzen: euskara, software librea, berrikuntza irekia eta tokiko garapena bultzatzen nazioarteko bokazioarekin.

+

Indeus 2025: euskararen aldeko industria-lankidetzaren topaketa Bilbon

2025/11/28

0stiralean, azaroak 28an, INDEUS (Industria eta Euskara) plataformaren 2025eko azken bilera ospatu zen Bilboko Azkuna Zentroan, eta parte izanik bertan izan ziren CodeSyntax eta ESLE elkartea ere bai. Urte amaierako topaketa honek hausnarketa eta etorkizuneko bidea marrazteko parada eman zuen, euskarak industria arloan duen presentzia eta potentziala ardatz hartuta.

+

Belaunaldi arteko aniztasuna, talde sendo eta berritzaileen gakoa: CodeSyntax GITALENT foroan

2025/10/24

Aste honetan CodeSyntax-ek GITALENT 2025 foroaren zortzigarren edizioan, Gipuzkoan talentuari buruz egiten den topagune nagusian, parte hartu du. Edizio honetan enpresetan edade ezberdinetako belaunaldien presentzia eta elkarbizitzaz hausnartu dugu, gure gizarte eta ekonomiaren ikuspegitik gai estrategiko bihurtu den kontua.

+

EUSKALIT-en aste Europearraren hasiera, etorkizunari begira, Bilboko BAT Dorretik abiatuta

2025/10/09

Aurtengo Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 31. edizioa hasi da, eta antolaketaren garapenerako funtsezkoa den alderdi batean jarriko du arreta: erakunde aurreratuetako kulturan. Atzo, urriaren 8an, asteazkena, abiatu zen hasiera ekitaldiarekin.

+

31. Kudeaketa Aurreratuaren Europako astearekin bat egiten

2025/09/16

CodeSyntax lankidetzan ari da EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea sustatzeko eta zabaltzeko. Gurekin bat egin eta parte hartu zuk ere bai! Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea udazkenero antolatzen da, eta kudeaketa eredu berritzaile, iraunkor, eta etengabeko hobekuntzara bideratuta dauden ereduen hedapena sustatzen duen ekimena da.

+

"Eraldaketa Digitalerako gakoak" ikastaro-zikloan: etorkizun digitala eraikitzen

2025/09/08

Gaur egungo ingurune digitalak erronka handiak dakartza erakunde eta profesionalentzat. Teknologiak eraldaketa azkarrak eragiten ditu, eta horiei modu eraginkorrean aurre egiteko gaitasunak eskuratzea gero eta beharrezkoagoa da. Testuinguru horretan eta beste eragile batzuekin batera CodeSyntax-ek Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean jardungo du "Eraldaketa Digitalerako gakoak" izeneko ikastaro-zikloan, bereziki estrategia eta marketin digitala arloan gure esperientzia partekatuz.

+

Plone, Python eta irisgarritasuna: ONCErekin 7 urteko elkarlan digitala

2025/04/25

Elkarlanean, irisgarritasuna eta teknologia bateragarri bihurtzen CodeSyntaxen, harro gaude ONCErekin azken 7 urteotan partekatu dugun ibilbideaz: elkarrekin ari gara irisgarritasun digitalaren alde lanean, software librean oinarritutako soluzio aurreratuak garatuz.

+