Bloga: Mikel Lizarralde
Begira, Ulma taldearen aldizkariaren webgunea
2012/12/04Hainbat urte daramatza Ulma taldeak Begira aldizkari korporatiboa plazaratzen. Orain arte bazkide eta langileei zuzendu zaie soilik, baina webgune berriarekin zabalkundea handitzea dute helburu.
Hekimen Euskal Hedabideen elkartean parte hartzen dugu
2012/11/22Euskara hutsezko hedabideen elkartea da Hekimen eta bazkideen elkarlana bideratzea du helburu, komunitatea sendotuz. Sustatu.com proiektua medio egin dugu bazkidetza, beste hainbat hedabiderekin batera. GipuzkoaBerritzenen laguntzari esker orain bi urte hasitako lanaren fruitua da elkarte hau.
Nagore Guarretxena bosgarren Betor hitzaldian
2012/11/15Akting ingeniaritza enpresa gazteko arduradunetako bat da Nagore. Lan mota ugari jorratzen badituzte ere, sarreren salmenta eta itxaron-ilaren kudeaketan eta mugikorretarako aplikazioetan espezializatuak daudela esan dezakegu. Hitzaldian euren ibilbideaz hitz egingo digu, baita sortu dituzten proiektu propioetaz ere: Barrabarra.eu eta DingaDanga.com.
Interneteko marketin ikastaroa
2012/10/22Azaroaren 8an Interneteko marketinaren inguruko ikastaroa emango dut UEUren udazkeneko ikastaro-sortaren baitan, Eibarko Markeskoako egoitzan.
Interneten egoera 2012an
2012/10/10Txosten argigarri eta interesgarria atera du Bussines Insider webguneak Interneten erabilpena dela eta. Orain arteko erabilpenaren datuak emateaz gain prospektiba apur bat eginez etorkizuna nolakoa izango den iragartzen du. Eta etorkizuna mugikorretan dago.
"Egin ditzagun produktu hobeak; horrela euskaraz kontsumitzea errazagoa izango da"
2012/10/03Enpresarean azokan izan ginen atzo, Donostiako Kursaalean, euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen topagunean. Gure gerente eta lankide Eneko Astigarragak mahainguru batean parte hartu zuen, besteak beste. Horra Astigarragaren ideietako bat: "Egin ditzagun produktu hobeak; horrela euskaraz kontsumitzea errazagoa izango da".
Elhuyar Aldizkariaren webgune berria
2012/09/11Pasa dira jada zenbait hilabete Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webgune berria kaleratu genuenetik, nahiz eta blog honetan aipatzeke geneukan. Denbora luzez jardun genuen aldizkaria osatzen duen lan-taldearekin edukiaren arkitekturan, diseinuan eta garapenean lanean.
Google Shopping, erakusleiho bat gehiago
2012/05/23Sarean denda bat irekitzea saltzen hasteko eman beharreko lehen pausoa da, baina ez azkena. Denda fisikoetan gertatzen den moduan, erosleak gure dendara erakarri behar ditugu. Hainbat estrategia jarraitu daitezke horretarako: SEOa (Google-en posizionamendua lantzea), SEM (Google-en iragarkiak erostea), sare sozialetan jardutea eta abar.