CodeSyntaxen Bloga

Egunean Behin denboraldi berrian, "Zuzeneko finala" egingo dugu

Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da. Denboraldiko berritasunetako bat izango da Zuzeneko Finala egingo dugula abenduan.

2019/09/04

Egunean Behin denboraldi berrian, "Zuzeneko finala" egingo dugu - +

Ploneren 5.2 bertsioa argitaratu dute, Python 3n funtzionatzen duen lehengoa

Beste hainbat berritasunen artean aurrera pauso garrantzitsua eman du Plonek asteburuan argitaratu den bertsio berrian: Python lengoaiaren 3. bertsioarekin funtzionatzen duen bertsioa da berri hau.

2019/07/23

Ploneren 5.2 bertsioa argitaratu dute, Python 3n funtzionatzen duen lehengoa - +

Egunean Behin: lehenengo denboraldia

Martxoaren hasieran atera genuen Egunean Behin eta, 20 aste igarota, geldialdi txiki bat egingo dugu abuztuan. Lehenengo denboraldia bukatu da baina, lasai, irailean dator bigarrena, berrikuntzekin.

2019/07/22

Egunean Behin: lehenengo denboraldia - +

EuskarAbentura aplikazioa, zuzeneko komunikaziorako ahalegina

Astelehenean abiatu zen 2019ko EuskarAbentura espedizioa Mauletik, eta iraungo du uztailaren 31a arte. Ehun eta hogei nerabek hilabetean Euskal Herria zeharkatuko dute, gure txokoak, kultura eta historia hobeto ezagutzeko. Euren jarduna sare sozialetan partekatzen dute, baina aurten, berritasun gisa, aplikazio bat daukate, informazio esklusiboa partekatzen duena, senide, lagun eta EuskarAbentura jarraitu nahi dutenek zuzeneko informazioa eduki dezaten.

2019/07/04

EuskarAbentura aplikazioa, zuzeneko komunikaziorako ahalegina - +

Odoo ERPari buruzko ikastaroa UEUn

Erakundearen jardun osoa jasotzeko anbizioz jaiotakoak dira ERP programak, Enpresa Baliabideen Plangintza programak. Datuak modu bateratuan jaso, gorde eta aztertzeko aukera ematen dute. Gurean Odoo ERPa erabiltzen dihardugu azken bi urteetan, eta horren inguruan hitz egingo dugu ikastaro honetan.

2019/06/10

Odoo ERPari buruzko ikastaroa UEUn - +

Frontend garatzaile bila ari gara

CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du Eibarko bere bulegoan lan egiteko.

2019/05/17

Frontend garatzaile bila ari gara - +

BPTD, Basque Precision Technology District, enpresen elkartearen sorrera

CodeSyntax-ek BPTD enpresen elkartearen sorreran parte hartu du fundatzaile moduan , beste enpresa eta erakunde askorekin batera. Helburua Basque Precision Technology District esparruaren berrindustrializatzea bultzatzea da.

2019/05/09

BPTD, Basque Precision Technology District, enpresen elkartearen sorrera - +

"Mendiak" aplikazioa eguneratu dugu, teknikoki hobetuz, erabilgarritasuna handituz eta alderdi sozialean sakonduz

Gure aplikazio kuttunetakoa dugu Mendiak APP. Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Azken hilabeteotan garapen eta eguneraketa handiak egin dizkiogu. Besteak beste, teknikoki zenbait hobekuntza inplementatu ditugu, informazio praktikoa handitu dugu, eta aplikazioaren alderdi ludiko-soziala ere landu dugu, mendizaleen arteko elkarrekintzak sustatuz, estatistikak hobetuz, eta dominak "irabazteko" aukera gaituz. Guztia ere, erabiltzaileentzat gero eta tresna erabilgarriagoa eskaini ahal izateko.

2019/05/06

"Mendiak" aplikazioa eguneratu dugu, teknikoki hobetuz, erabilgarritasuna handituz eta alderdi sozialean sakonduz - +

Euskarazko zerbitzu gida

Zerbitzu gida eraikitzen gaur hasi gaitezke, teknologia prest dago. Elkarlana bakarrik behar dugu.

2019/03/27

Euskarazko zerbitzu gida - +

Galdera-erantzunen euskarazko joko berria: Egunean Behin

Aplikazio berri bat garatu dugu CodeSyntaxen, galdera-erantzunen joko bat: Egunean Behin. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, euskaraz. Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke.

2019/03/12

Galdera-erantzunen euskarazko joko berria: Egunean Behin - +

Erreserba sistema online, Azpeitiko udalarentzat

Azpeitiko Udalak herritar guztien eskura zenbait baliabide jartzen ditu, bilkura edo bestelako ekintzak egin ahal izateko

Erreserba sistema online, Azpeitiko udalarentzat - +

Bosgarren Loraldia Bilbon, webgune berrituarekin

Bilbon, udaberrian, euskarazko kulturaren festibala egiten da duela urte batzuetatik hona. Aurtengoa 5. Loraldia izango da, eta nobedadeen artean, webgune berritua du jaialdiak, CodeSyntax-ek garatua eta diseinatua (PC zein mugikorretarako).

2019/02/12

Bosgarren Loraldia Bilbon, webgune berrituarekin - +

Pantaila.eus, zabaldu zure informazioa pantailetan modu errazean

Pantailak euskarazko informazioa hedatzeko erabiltzen dituen proiektu berria da. Erakunde, elkarte edo edozein enpresak bere informazioa edonon kokatzeko telebista pantaila-lauen zerbitzu bat. Pantaila hauetan, automatikoki elikatuta baina modu moldagarrian, etengabeko euskarazko informazio eguneratua erakustea da asmoa.

2019/01/23

Pantaila.eus, zabaldu zure informazioa pantailetan modu errazean - +

Funtzionalitate berriak Mendiak aplikazioan eta webgunean

Mendiak aplikazioa da CodeSyntaxen garatu dugun APP arrakastatsuena, 13.000 deskargatik gora izan ditu eta astero hainbat mendi-igoera markatzen dituzte erabiltzaileek. 2016an publikatu genuenetik hobekuntzak egiten jarraitu dugu etenik gabe. 2018 amaieran bertsio berria kargatu dugu eta zenbait funtzionalitate berri gehitu dizkiogu.

2018/12/21

Funtzionalitate berriak Mendiak aplikazioan eta webgunean - +

Tokikom hedabideentzako web-plataforma berritu dugu, "batasuna" eta "malgutasuna" uztartuz

Azken hilabeteotan Tokikom Web Plataforma eguneratzen jardun dugu, tokiko hedabideentzat azpiegitura tekniko eroso, malgu eta eraginkorra lortzea helburu. Tokikomeko Batzorde Teknologikoarekin elkarlanean, webgunearen txantiloiak (atal eta orrialdeen diseinu-egiturak) bateratu ditugu, betiere mugikorretako kontsumoa lehenetsiz eta erronka polit batekin: hedabide guztien txantiloiak bateratu, baina hedabideei malgutasuna eskainiz.

2018/12/17

Tokikom hedabideentzako web-plataforma berritu dugu, "batasuna" eta "malgutasuna" uztartuz - +

Lan txikien eta udalei egindako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna

Udalak dituen lan txikien eta herritarren ekarpenen kudeaketan laguntzera dator gure tresna, ekarpen horien jarraipena ziurtatuz. Herritarren eskaera guztiei erantzutea zaila da, edota egin ote den jakitea. Udalak tresnak behar ditu eskaera hauek bideratzeko, eta eskaeren egoera zein den jakiteko.

2018/10/26

Lan txikien eta udalei egindako eskaeren kudeaketan laguntzeko tresna - +

PySS 2018n izan gara Donostian

Urriaren 12tik 14rako asteburuan PySS konferentziaren 2018ko edizioa, bosgarrena, antolatu dute Donostian, Kursaalean, eta han izan gara entzule eta hizlari gisa. Han gertatutakoaren laburpen bat jarraian.

2018/10/15

PySS 2018n izan gara Donostian - +

Adimen artifiziala industrian, eta beste sektore batzuetan ere bai

Adimen artifiziala teknologiaren alor arkano edo etorkizunekoa bezala agertzen zaigu askotan, baina egiazki, gauza konkretuetan ere gauzatzen hasi da. Jardunaldi batean izan naiz, eta hango pista batzuk kontatuko dizkizuet hori ilustratzeko.

2018/10/10

Adimen artifiziala industrian, eta beste sektore batzuetan ere bai - +

PyConEs 2018

Beste urtebetez PyConEs jardunaldietan egon gara, babesle eta entzule moduan. Jardunaldi hau Espainia mailako Python konferentzia handiena da. Tailer eta hitzaldiz osatutako hiru egun izan dira, betiere Python edo bere erabilpen inguruko gaiekin.

2018/10/08

PyConEs 2018 - +

Plone eta Python Europako "Sharing & reuse 2018" sarien atzean

Administrazio ataleko Europako "Sharing & reuse 2018" saria IMIO (Intercommunale de Mutualisation Informatique et Organisationnelle) erakunde publiko belgikarrarentzat izan da. Erakunde hau PloneGov ekimenaren oinordekoa da (CodeSyntaxetik bertan parte hartu genuen bere hastapenetan) eta Plone zein Python darabiltza erakundea osatzen duten Valoniako udalei web aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzeko. Software librearen aldeko apustu sendoa egiten duten erakunde publiko eta udalak.

2018/07/25

Plone eta Python Europako "Sharing & reuse 2018" sarien atzean - +