free web hit counter

LABORAL mendi-erronkaren azken txanpa: osatu L.A.B.O.R.A.L. hitza eta jaso zure saria Derion egingo den mendizaleen egunean!

2026/10/11

Azaroaren 1ean amaituko da Mendiak aplikazioko LABORAL erronka. Aprobetxatu azken egunak falta zaizkizun gailurrak igotzeko! Eta erronka dagoeneko osatu baduzu, gogoratu formulario bat bete behar duzula saria azaroaren 8an Derioko jaian jasotzeko.

+

Gipuzkoako Mendizale Federazioak proposatutako erronkak martxan

2026/07/29

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Mendizale Federazioak 4 erronka txiki bezain eder proposatu dizkigu euskal mendizaleoi. Probatu nahi?

+

Mendi erronka berria, Laboral Kutxarekin batera: zoaz mendira L.A.B.O.R.A.L. hitza osatu arte

2026/07/29

Mendiak APPean eskaintzen ditugun lehiaketa eta erronka txikien artean, beste bat sortu dugu aste honetan. CodeSyntaxek, Euskal Mendizale Federazioak eta Laboral Kutxak izenpetu berri dugun lankidetza-hitzarmenaren emaitzetako bat da.

+

CodeSyntax eta Euskal Mendizale Federazioa elkarrekin gailurrera: Mendiak egitasmoaren aro berria

2026/07/22

2016an CodeSyntaxek sortutako Mendiak aplikazioa Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) tresna ofizial bihurtuko da bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Horrela, proiektuak jauzi kualitatibo bat emango du euskal ingurune digitalean, orain arteko helburu eta asmoak mantenduz, baina erabiltzaile berriengana hurbiltzeko aukera zabalduz.

+

Berrikuntzen pop-up leihoak eta Igoeren rankingak, berrikuntzak Mendiak Aplikazioan

2026/04/30

Badirudi atzo izan zela Mendiak aplikazioa martxan jarri genuela, baina dagoeneko hamarkada bat daramagu Euskal Herriko gailurretan gora eta behera zuon konpainian. Hamar urte hauetan, CodeSyntax-en helburua ez da aldatu: mendizaleei informazio osatuena, eguneratuena eta tresnarik erabilgarriena eskaintzea poltsikoan.

+

Mendiak aplikazioarekin lotutako materiala: kamisetak, kantinplorak eta txolotak

2026/04/09

Gure Mendiak APP aplikazioarekin lotuta produktuak atera ditugu berriz ere. Oraingoan, kamisetak, txolotak eta kantinplorak izan dira.

+

Mendiak - Baditugu irabazleak 2025eko erronketan

2026/02/17

Urte oparoa izan da 2025ekoa Mendiak Aplikazioari dagokionez. Inoiz baino mendizale gehiagok erabili dute aplikazioa eta inoiz baino mendi-igoera gehiago markatu dira bertan. Pozik gaude beraz. Eta mendizaleen parte-hartzea eskertzeko, iazko urtean martxan jarritako zenbait erronkatan sariak banatu ditugu, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Mila esker, Mendizale!

+

Tracken inguruko informazio zabalagoa eta argiagoa Mendiak Aplikazioan

2025/10/16

Mendiak APPean etengabe egiten ditugun eguneraketen artean, oraingo honetan Tracken inguruko hobekuntza pare bat egin ditugu, helburu garbiarekin: euskal mendizaleei gero eta informazio argi eta egokiagoa ematea.

+