myULMA, ULMA Packaging-en bezeroentzako extraneta

2020/05/27

ULMA Packaging enpresarentzat bere bezeroen ataria sortu dugu. Extranet honen helburua da ULMAk zerbitzu osatuago eta hobea eskaintzea bere bezeroei.

+

Egunean Behin², BERrogeialdiko astea

2020/03/26

Igandean amaitzen da Egunean Behinen hirugarren denboraldia. Apirilaren 4an egin behar genuen finala, Durangoko Plateruenan baina, ulertuko duzuen moduan, finala bertan behera utzi dugu ditxosozko koronabirusagatik.

+

Lanean dihardugu zuretzat

2020/03/23

Baina koronabirusak eragindako egoera larriagatik, etxetik gabiltza lanean. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu eposta da aukera errazena. Idatzi info (a bildua) codesyntax.com helbidera eta bideratuko dugu.

+

Sasoi betean itzuli da Egunean Behin

2019/09/24

Sasoi onean iritsi ginen uztailaren amaierara Egunean Behin jokoarekin. Astero gero eta erabiltzaile zein partida gehiago. Horrela izanik, zalantzaz josita hartu genuen denboraldia amaitutzat emateko erabakia. Ondo egiten genuen? Irailean itzultzean jendeak oroituko zuen Egunean behin?

+

EuskarAbentura aplikazioa, zuzeneko komunikaziorako ahalegina

2019/07/04

Astelehenean abiatu zen 2019ko EuskarAbentura espedizioa Mauletik, eta iraungo du uztailaren 31a arte. Ehun eta hogei nerabek hilabetean Euskal Herria zeharkatuko dute, gure txokoak, kultura eta historia hobeto ezagutzeko. Euren jarduna sare sozialetan partekatzen dute, baina aurten, berritasun gisa, aplikazio bat daukate, informazio esklusiboa partekatzen duena, senide, lagun eta EuskarAbentura jarraitu nahi dutenek zuzeneko informazioa eduki dezaten.

+

Odoo ERPari buruzko ikastaroa UEUn

2019/06/10

Erakundearen jardun osoa jasotzeko anbizioz jaiotakoak dira ERP programak, Enpresa Baliabideen Plangintza programak. Datuak modu bateratuan jaso, gorde eta aztertzeko aukera ematen dute. Gurean Odoo ERPa erabiltzen dihardugu azken bi urteetan, eta horren inguruan hitz egingo dugu ikastaro honetan.

+

Pantaila.eus, zabaldu zure informazioa pantailetan modu errazean

2019/01/23

Pantailak euskarazko informazioa hedatzeko erabiltzen dituen proiektu berria da. Erakunde, elkarte edo edozein enpresak bere informazioa edonon kokatzeko telebista pantaila-lauen zerbitzu bat. Pantaila hauetan, automatikoki elikatuta baina modu moldagarrian, etengabeko euskarazko informazio eguneratua erakustea da asmoa.

+

Funtzionalitate berriak Mendiak aplikazioan eta webgunean

2018/12/21

Mendiak aplikazioa da CodeSyntaxen garatu dugun APP arrakastatsuena, 13.000 deskargatik gora izan ditu eta astero hainbat mendi-igoera markatzen dituzte erabiltzaileek. 2016an publikatu genuenetik hobekuntzak egiten jarraitu dugu etenik gabe. 2018 amaieran bertsio berria kargatu dugu eta zenbait funtzionalitate berri gehitu dizkiogu.

+